Ramon Labaieni elkarrizketa
Ramon Labaien: «Hartutako neurriek telebista euskaldun bat egiteko ziren»
ARGIA. Zergatik eta zetarako sortu zen ETB'
R. LABAIEN. Gure intentzioa zen, eta hori gobernuaren programan zegoen, euskara babestea. Telebista euskarari azken bultzada emateko egin zen.
A. Dena den hasiera hartan zenbait indefinizio gertatu ziren, batzuek esaten zuten erdara ere sartuko zela...
R. L. Hori Amatiñoren tesia zen. Gainera, Amatiñok ez zuen gaia kontrolatzen, nik kontrolatzen nuen. Ez zen neurririk hartu erdara erabiltzeko; Arazoa telebista euskaldun bat prestatzea zen, eta hartu ziren neurri guztiak telebista euskaldun bat egiteko izan ziren. Bikoizketa eskola izan zen lehenengo pausoa. Telebista kultur tresnatzat prestatu genuen, eta komunikabide euskaldunak beharrezkoak ziren.
A.-Errentagarritasun politikoa ere ez al zen asmoa?
R.L..-Ez, gure nahia bakarra telebista euskaldun bat egitea zen.
A.-EAJk erakutsitako jarrerarik "erradikalena" ETB aurrera ateratzeko izan zela diote.
R. L. Erabaki arriskutsua izan zen Espainiako 3. kanaleko frekuentziak hartzea. Espainolek TVEren osagarritzat nahi zuten ETB, eta erregionala izatea; eta guk telebista oso bat nahi genuen. Gobernu hartan jende erradikal asko ginen.
A. Nola hartu zenuen ETB-2ren sorrera?
R.L. Interesik gabe. Telebista erdaldun bat egitea ez da zaila. Nik esan nuen Legebiltzarrean komunikabideak eta hezuntza zirela gure defentsa nazionala. Baina denak ez daude nerekin ados, dirudienez.
31
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazLABAIEN2