Luis Alberto Aranbarri «Amatiño»: «ETBren proiektua elebiduna izan zedin egin zen»
ARGIA. Zutaz esaten da ETBren inspiratzailea izan zinela. .Nola gogoratzen dituzu garai haiek?
AMATIÑO. Beste garai batzuk ziren. Orduan, erabat komentziturik geunden dena posible zela eta dena egiteke zegoela eta guri, nolabait, belaunaldi baten komunikabideekiko hainbat aldarrikapen aurrera eramatea suertatu zitzaigula. Bagenekien noizbait etorri behar zela. Ilusio ikaragarriko garaiak izan ziren.
A. Oso famatua izan zen Labaienen esaldia " edo frekuentziak ematen dizkigute edo Goardia Zibila bidaltzen digute".
A. Garai hartan gauza asko esan ziren eta ez dut gogoratzen zehatz-mehatz esaldi hori, baina nik esango nuke izpiritu hori bazegoela. Adibidez, hasi ginen egunean biharamunean, Kataluniatik deitu ziguten Goardia Zibila agertu al da? galdetzen. Ez zela agertu esan genienean hurrengoak beraiek izango zirela esan ziguten.
Gobernu zentralekoek ez zuten espero ETB aterako zenik. Hainbat elkarrizketa egon ziren TVEkoekin. Haiek ETB, TVEren adar bezala planteatzen zuten. Noski, guk informazio orokorra eman nahi genuen merkatuan proiektuak eman eta bikoiztu nahi genituen, eta orduan, ez zen posible, agian gaur egun posible izan zitekeen.
A. Baliabideak alde batera utzita, oso desberdinak ez al dira 1982ko ETBeta gaur egunekoa?
A. Ez nuke esango desberdinak direnik. ETBk gaur egun lortu du duela hamar urte ez zuen egunerokotasuna, errealismoa, profesionaltasuna... denok, langileek zein zuzendaritzak, guztiok ditugu 10 urte gehiago.
A. Beraz, filosofia eta helburuak berdinak dira.
A. Aldaketak ere badaude. ETB sortu zenean kate bakaarra zegoen eta orain bi daude.
A. Legebiltzarrean aurkeztuko den txostena eta 1982ko EITBren Legearen artea badira diferentzia batzuk helburuei dagokienez. Zer gertatu da euskal kulturaren hedapena ETBn, euskararen erabilerara mugatu dela? Zer gertatu da herritarren partehartzearekin?
A. Euskal Telebistaren sorreran bi ideia nagusi azaltzen dira: euskal kultur eta hizkuntzari erantzungo liekeen telebista batetik, eta bestetik, herritarren eskuhartze politikoa bideratuko duena. 10 urteren buruan, ETB-1ek lehenengo ideiari erantzuten dio edo erantzun nahi lioke bete betean, eta ETB-2k herritarren informazio eskubdea eta partehartze politikoari erantzuten dio.
Gezurra dirudien arren, ETBren egitasmoa inoiz ez zen planteatu elebakartasunean. Proiektua elebiduna izan zedin egin zen. Hemen inoiz ez da planteatu ETB bat euskaraz eta gero nola liteke traizio bezala ETB-2 sortu. Horren froga da lehenengo zazpi do zortzi kazetarien artean gutxienez bik ez zekitela euskaraz; eta bazegoen beste pare bat ere. euskldunak izan arren, beren lanean sekula euskara erabili ez zutenak. Bagenekien informatiboak erdaraz izango zirela.
A. Gaur egun ETBk bi irizpirle erabiltzen ditu: bat merkatuak eskatzen duena eta audientzien bereganatzearena; eta bestea, ikusleak galdu gabe, kultur tresna izatea. Ez al da oso zaila bi irizpide hauen artean oreka mantentzea?
A. Benetan izugarri zaila da. Orain bertan, ETBri eskatuko baliote hiruzpalau hilabetetan audientzia handitzea, edozeinek erraz igoko luke bost puntutan ETBren audientzia; zeren truke da kontua. Beste batek kultur programa gehiago egiteko esango balu, egiterik badago, baina 5 puntu galduko genituzke. Une honetan, gure helburua ikusleen % 20 lortzea da. Francoren dokumentalaren ordez titiak edo zine pornografikoa edo, barkatu, erotikoa jarriko bagenu, audientzia igoko litzateke baina... koska hor dago. Izugarri zaila da norberak nahi duenaren arabera igotzea.
A. Zer nahi du herriak, edo agintari politikoek?
A. Uste dut une honetan, orain ari garen ereduarekin erantzuten ari gatzaizkiola hasierako helburuari. Guk haurrentzako programak, kultura eta kirolak ematen ditugu ETB-len eta ETB-2n zinea, informazioa eta kultura.
A. Europako beste telebista butzuekin konparagarria al da ETB?
A. Ez Europan ezta munduan, ez dago bi telebista kate dituen 500.000 hiztuneko kolektibitaterik, nahiz eta nazio independientea izan. Horrek esan nahi du diru apustu bat egiten ari garela, eta ez dugula beste erreferentziarik.
Myriam Gartzia
32
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazARANBERRI1