Jose MAri Calleja, ETBko lankideari elkarrizketa
Jose Mari Calleja: «Euskal herritar guzteek gertu duten informazio arin bat eskaintzea da ETBren helburua»
A.- Zeintzuk izan ziren zure ustez, ETBren sorreraren arrazoiak?
J.M. CALLEJA. "Teleberri"ren editore bezala lortu nahi dudana behintzat, zera da, euskal herritar guztiek gertu duten informazio arin bat eskaintzea. Hau guztia oinarrizko ideia batekin, ikusentzulea ez aspertzea, entretenigarria egitea.
A. ETB-l ek eta ETB-2k helburu desberdinak dituzte?
J.M.C. ETBk bi bokazio ditu. Bertako telebista izatea, eta jendearen ilusio eta nahiekin zerikusi handia duena, tresna berezi batekin: euskara, ETBk paper erabakiorra jokatu du herri honen azken hamar urteetako historian, euskararen normalizaziorako tresna izan delako. Haurrentzat adibidez, guztiz naturala da marrazki bizidunak euskaraz ikustea.
A. Edukiari dagokionez bereizten al dira bi kateak?
J.M.C. Ez dut uste desberdintasunik dagoenik. Ikusentzuleak desberdinak izan arren, kate biek zerbitzu bat eskaintzen dute. Batzuetan publikoa desberdina da eta beste batzuetan ez. Helburuak berberak dira, informatzea, informatzea eta entretenitzea batez ere. Baina dudarik ez dago Euskal telebista gero eta profesionalagoa dela, ikusentzuleen eskaerak gero eta hobe erantzuteko gai dela.
A. Nola orekatu kultura eta audientzia?
J.M.C. Telebista publikoa kulturaren hedapena, hizkuntza eta formatze saioa eta audientzien bereganatzea orekatzera behartuta dago. Konkurrentziak alde onak eta txarrak ditu. Gauza da telebista publiko batek kalitate minimoa eskaini behar duela saio batzuetan, eta beste batzuetan, aldiz, gorengo kalitate maila, audientziak bereganatu ahal izateko.
29
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteakKomunikabidKazetariak
GaiezKomunikabidTelebistaETBBesteak
PertsonaiazCALLEJA1