argia.eus
INPRIMATU
Inaxio Usarralde: «Gaur egun entzule pasibo batekin ari gara topo egiten»
Aitziber Yarza 1992ko azaroaren 15
Inaxio Usarralde: «Gaur egun entzule pasibo batekin ari gara topo egiten»
Usurbilgo irrati librean izan zuen irratiarekin lehenengo harremana. Egin Irratia sortu zenetik, bertan egiten du larunbatero "Bota Punttuba" saioa. Zenbait urtetan Donostialdeko korrespontsal lana ere egin du. Orain, berriz, arratsaldero bi orduko magazin bat egiten hasi da.
ARGIA. Nola sartu zinen "Saltsetan" saioan?
INAXIO USARRALDE. Saio egitea proposatu zidaten maiatza aldera. Lehen zegoen magazina grabatua zen eta arratsaldetan zuzenean saio bat egitearen beharra ikusi zen, euskarazkoa. Niri proposatu zidaten eta momentu horretan nahiko apustu gogorra iruditu zitzaidan, ordura arte irratian ez bait genuen eguneroko konpromezuko ezer egin, dexenteko apustua zen.
A. Zeintzuk izan dira aurkitu dituzun oztoporik nagusienak?
I.S. Batetik, baliabideak. Bakarrik sentitzen zara bi ordu betetzeko. Lehenengo bi ordu hauek nola bete pentsatzen hasten zara eta gero eguneroko lanean laguntzaile talde sendo eta sare baten falta nabaritzen da. Bestetik, nire desioetako bat irratiaren bidez jendea entretenitzea da. Beti pentsatu izan dut irrati bateko programazioan pisu sendoko guneak egoten direla beti, informazio sakona ematekoak. Eta hau ikusita, jolasa, gauza lasaiak egitearen alde agertu naiz. Honetan entzulearen partehartzearen hutsunea sentitzen dut. Uste dut entzule pasibo batekin ari garela topatzen gaur egun, eta ez badiozu oparitxo bat jartzen ez du parte hartzen. Hori da oraingoz nik topatzen dudan oztopo nagusia. Entzulea entretenitzea proposatzen dut, eta hau gertatzen den edo ez jakiteko parte hartzera gonbidatzen dut. Oraingoz behintzat ez du nik nahi dudan bezala erantzuten.
A. Orain arte irratian egin dituzun lanetatik, zein duzu gustokoen?
I.S. Bertso programa, zalantzarik gabe. Hasieratik hasitako proiektu bat da, hazten ikusi duzuna. Bizpahiru urte eman ditut entzuleen aurrean. Gauza kuttun bezala "Bota punttuba". Orain esperantzak magazinean jarriak ditut.
A. Nola ikusten duzu euskal irratigintza?
l.S. Ez daukazu ziurtasunik edozein gai euskaraz lantzeko aukera izango duzunik gonbidatuaren arabera. Askotan izugarrizko arinkeriak egiten direla iruditzen zait, denbora betetzeagatik euskara maila oso kaskarra duen pertsona batekin gauzak egiten dira. Irratigintzan ere ikusten da euskara ez dagoela normaldua.
AITZIBER YARZA
Inaxio Usarraldek urte batzuk daramatza irratigintzan, baina oraingoan erronka berri bati ekin dio, arratsaldero magazin bat eginez.
69

GaiezKomunikabidIrratiaEgin Irrati
PertsonaiazUSARRALDE1
EgileezYARZA1Komunikabid