argia.eus
INPRIMATU
«Dantzari gisa asko ikasi dut New York-en»
2021eko uztailaren 20a
Marga Guergue, «Constanza» ikuskariko dantzari eta koreografia arduraduna:
«Dantzari gisa asko ikasi dut New York-en»
ARGIA. Urriaren 30ean antzeztu zenuten "Constanza" obra.
M. GUERGUE. 6o minutuko dantza-antzerki lan honetan ni eta Verónica de Soyza gara protagonistak. Normalean, musikari baten laguntzaz aritzen gara zuzenean, baina berak ezin izan du emanaldi honetan parte hartu.
Urtarrilean hasi ginen Verónica eta biok elkarrekin lan egiten, eta ekainean, Massachusetts-eko jaialdi batean aurkeztu genuen "Constanza". Hala ere, luzeagoa izan da prozesua, iazko otsailean hasi bait ginen lana prestatzen.
A. New York-en diharduzu.
M.G. Hamar urte daramatzat dantzari esker bizitzen, sei hiri honetan. New York-en igaro dudan denboraldiari esker dantzari gisa asko ikasi dut. Nahiz eta konpetentzia askoz handiagoa izan, artearen mundua zabalagoa da, hobeto ulertua dago, gauza arraroagok egin daitezke, ikusle gehiago daude eta lan gehiago ikusteko aukera izaten dutenez kontzeptuak askoz ere zabalagoak dira. Koreografia arduradun bezala ere laguntza handia izan da neretzat, obrak aurkezteko aukera ugari eskaini dizkidalako.
New York-era joan aurretik Bartzelonan Agustin Fernández musikariarekin lan egiten nuen, eta konturatu nintzen hiria txikia egiten zitzaidala. Beste musikari eta dantzari batzuekin jardun nahi nuen, eta Bartzelonan Fernándezekin aritzea zen nere aukera bakarra. Zertzeladak aurka zeudelako; ohitura, denbora eta dirurik ez daudelako: eta inor ez delako jenero honetako lanak ikustera joaten.
New York-eko interesgarriena dantzarien elkartea da. Oso handia da, eta laguntza asko nahiz dantza kontzientzia handia daude, dantza, kultur helburu, eguneroko jarduera eta lanbide bezala. Hemen ez dago, Estatu frantziarrean bezala kultur politika zuzenik, Amerikan ere ez baina ekimen pribatua dago. Edozein pertsonari eska diezaiokezu diru laguntza, legeriak erraztasunak ekaintzen dizkiolako pertsona horri zerga aitorpena egiteko garaian.
Joxi Goikoetxea
47


GaiezKulturaDantzaDantzariak
PertsonaiazGUERGUE1