argia.eus
INPRIMATU
Idoia Sagarzazu: «Platoko ikusleekin giro egokia sortzea garrantzitsuada»
Aitziber Yarza 1992ko azaroaren 01
Idoia Sagarzazu aktoreari elkarrizketa
Idoia Sagarzazu: «Platoko ikusleekin giro egokia sortzea garrantzitsua da»
Aspaldidanik dabil Idoia Sagarzazu antzerkiaren munduan sartuta, baina horretaz gain telebistan ere hainbat saio ezberdin burutu ditu. Oraingoan, berriz, `Ganbaran bai´ saioari ekin dio. Joseba Apeolazarekin batera egiten duen saio honek ez du zerikusirik lehen egin zituenekin.
ARGIA. .Nola hasi zinen saio honetan lanean?
IDOIA SAGARZAZU. Proba batzuk egiteko deitu ninduten eta bertara aurkeztu nintzen. Nik eginikoa atsegin zitzaien eta neu aukeratu ninduten saioa aurkezteko.
A. Zer suposatu du zuretzat horrelako saio bat egiteak?
I.S. Beste zenbait saio ere egin ditut telebistan baina zalantzarik gabe era honetako lehen saioa da hau. Besteak motelagoak ziren, hau berriz arina da eta estudioan dagoen jendearekin ere harreman zuzenak ditugu. Saio honetan ongi moldatzeko uste dut "In Fraganti" antzerkian lanean aritu izanak asko lagundu nauela jendearekiko lotura eta giroa sortzean batez ere.
A. Gustora sentitzen al zara saio honetan?
I.S. Joseba Apaolazarekin oso ongi moldatu naiz eta oso gustora nago, saio honek ez du zentzurik bion partaidetzarik gabe. Bestetik, platoan dauden pertsonekin sortzen den giroa oso aproposa da eta oso gustora sentitu gara orain arte jendearekin. Joseba eta biontzat giro egokia sortzea garrantzitsua da eta horretareko txisteak kontatuz eta aritzen gara. Guzti hau gero ez da kamara aurrean ikusten, haina gu oso gustora egaten gara jendearen laguntzaz.
A. Saioa grabatzean gertaera berezirik izan al duzue?
I.S. Telebistan askotan gertatu ohi diren maiz errepikatu beharra eta antzekoez gain ez zaigu gauza berezi gehiegirik gertatu, baina grabaketara doan jendearekin gauza bitxi bat izan zen. Hirugarren saioa grabatu genuen hainbat ikuslerekin eta hauek oso gustora egon zirenez laugarren saioaren grabaketara ere etorri ziren. Hau pozgarria izan zen, ongi igarotzen dutela ikusi genuelako.
A. Telebista mundua eta antzerkiaren artean zein duzu gustokoen?
I.S. Ezberdinak dira eta bakoitzak gauza onak eta txarrak ditu, hala ere, telebistari antzerkiak duen freskotasuna fata zaio. Horregatik, hain zuzen ere, telebistan zuzeneko saio bat egin nahiko nuke freskotasuna eta umorea izango lituzkeena.
AITZIBER YARZA
63


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAktoreak
PertsonaiazSAGARZAZU2
EgileezYARZA1Komunikabid