Jasone Aretxabaletarekin "Neuk esango dizut" saioaz
Jasone Aretxabaleta: "Orain ez nuke berriro albistegietara itzuli nahi"
Duela zazpi bat urte hasi zen ETBn lanean. Arrate Irratian aritu ondoren. ETBko aurpegi ezagunenetako bat denak albistegietan hainbat urte eman zituen. Gero urtebete egin du "Erreportari" saioan eta orain "Neuk esango dizut" saioaren erronkari ekin dio XabierZalduarekin batera, beraiek haseratik garatutako ideia batekin.
ARGIA. Nola sortu zen saio berri hau egiteko ideia?
JASONE ARETXABALETA. Aurreko ikasturtea bukatuta, etxe honetakoak elkarrizketetan oinarritutako saio bat egitea proposatu zidaten. Etxe honetan ez dut horrelako saiorik egin eta ideia ona iruditu zitzaidan. Neri saio bat egitea proposatu zidaten eta nik asmatu nuen saio nolakoa izan zitekeen, gero Xabier Zalduari komentatu nion eta bion artean erditutako saioa da "Neuk esango dizut". Gu izan gara saio honen asmatzaile, sortzaile, aurkezle eta denetatik apur bat.
A. Zein izan da saioa egitean aurkitu duzuen oztoporik garrantzitsuena?
J.A. Oztopoetako bat elkarrizketa nagusira jende ezazaguna ekartzea da. Ezezaguna, telebistan askotan azaldu ez arren interesgarria den zerbait kontatzeko duen jendea euskal munduan bilatzea oso zaila da. Beti pertsona bererengana jotzen dugu eta denok nahi izaten dugu gauza berri bat egin eta zailtasun bat hau izan daiteke.
Nere aldetik hasiera batean beldur apur bat ere banion saioan nola moldatuko nintzen ez nekielako, baina orain uste dut nere saltsan nagoela. Oso berritsua naizenez, gustatzen zait giro hau. Hala ere, batzuetan gogorra ere izaten da eta elkarrizketatuak berak ere asko baldintzatzen du zure papera. Orain arte oso gustora ibili naiz.
A.- Saio berri hauetan ala albistegietan sentitzen zara gustorago?
J.A. Hasieran, albistegiak uztea nolabaiteko tristezia ematen zidan, baina saio hau hasi ondoren orain albistegietara itzultzeko esango balidate ezezkoa emango nuke. Beste era bateko lana da oraingoa, beste mundu bat. Hemen jende gehiago ezagutzen duzu eta dibertigarria da.
A. Zein da zuen saioaren helburu nagusia?
J.A. Telebista guztietan orokorrean kultur arloa eta batez ere liburu eta diskoak ez dute toki gehiegirik. Telebistetan beste gauzek dute lehentasuna. Irakurzaletasuna bultzatu eta euskal kultur arloan gauza interesgarriak egiten direla adieraztea. Euskal Herrian euskaraz dakiten eta gauza interesgarriak egiten dituzten pertsonak badaudela agertzea.
AITZIBER YARZA
Jasone Aretxabaleta hiru urtetan ibili da albistegiak aurkezten, oraingoan saiorekin erronka berri bati ekin dio.
63
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Saioak
Gaiez\Komunikabid\Telebista\ETB\Aurkezleak
Pertsonaiaz\ARETXABALE2
Egileez\YARZA1\Komunikabid