Angel Parra kantautore txiletarrarekin
ANGEL PARRA
«Bidegabekeriak egon bitartean kantautoreak existituko dira»
Violeta Parraren semea orain 35 urte hasi zen kantagintzan, bere arreba Isabelekin batera. Txiletik erbesteratu behar izan zuenetik Parisen bizi da eta etengabe sortzen ari da kanta berriak. Azken muntaiaren –"Cristobal Colonen bidaia"- emanaldia hilaren hasieran Donibane Garazin eman zuela eta, beregana jo genuen horrenbeste urruntasunaren ondoren, bere berri jakiteko.
ARGIA. Txile utzi behar izan zenuenean, Latinoamerikako kultur munduko beste askok bezala, Paris aukeratu zenuen bizitzeko. Zer dela eta hizkuntza arrotzeko herri batetara jo?
ANGEL PARRA. Txilen Pinochet generalak estatu kolpea eman zuenean, 1973ko irailean, Estatu espainiarrean Franzo diktadorea zegoen agintean. Hori zela bide, eta ordura arte arrazoi ekonomikoengatik etorkin guztiek hara jo zutelako, ez zegoen aukerarik hizkuntza aldetik arazo izango ez zen herri honetara joateko. Neure kasuan, gainera. 1961tik aurrera, hiru urte eman nituen Parisen Isabel arrebarekin eta, beraz, hizkuntza ez zen arazo Taberna eta areto txiki askotan aritu ginen kantari.
A.Egia al da Parisek kultur munduko jendearentzat xarma berezia duela?
A.P. Hiri zabala da eta kultura aldetik mugimendu handia dago. gainera, arrza eta jatorri ezberdineko jende ugari biltzen da han eta horrek bidea ematendu elkarren berri izateko. Horretaz gain, errefuxiatu politikook laguntza handia jaso genuen han: dirua, apartamentuak, hizkuntz ikastaroak... Gu kantariok, gainera ezagunak ginen eta gure lanarekin jarraitu ahal izan genuen.
Errealitate berriaren aurrean, Amerika utzi eta Europara etorririk, zuen kantagintzak aldaketa sakonik izan al zuen?
A.P.- Ez, garai hartan oso ugariak ziren munduan zehar Txilerekin egiten ziren elkartasun ekitaldiak. Beraz, ez genuen gure mezua ikule berrei aldatu edo egokitu behar izan. Kantari erbesteratu moduan ibili ginen garai hartan gure herritik aldendutakoak: Quilapayun eta Inti Illimani taldeak, Patricio Manns, Isabel eta biok. Aberria galdu genuen baina gure mezua mundu osora iristea lortu ere bai.
A. Orain bi urte Txilek demokraziaranzko urrats garrantzitsua eman zuela eta, bertara itzultzeko aukera izan zenuten. Zergatik geratu zara Europan?
A.P.- Honez gero hamazazpi urte dira Txiletik atera nintzenetik eta neure bizitza egun Parisen dago. Isabelek itzultzeko erabakia hartu zuen. Ni, harez, gero, bitan joan naiz. Baina, urtean bitan abiatu ahal izateko, urte osoan aritu behar naiz lanean Parisen. Neure herrian bost milioi pertsona pobre daude eta ezinezkoa da kantagintzaz bizitzea. Hala ere, kantaldiak zoragarriak izan ziren: ehun bat mila pertsona hurbildu ziren Santiagon, izugarria, baina kantaldiak dohainekoak ziren han ez bait dago bizibiderik horretarako.
A. Zer nolako harremana izan duzu zeure publikoarekin?
A.P. Txilen ezagutu dudan entzulegoa 12 eta 35 urte artekoa da batez ere, hots, garai hartan ezagutu ez ninduena. Hunkigarria izan da beraientzat eta neuretzat; izan ere, klandestinitatean nik eginiko kanta politikoak entzuten zituzten eta lagungarri zitzaizkion; heziketa eta kontzientziatze modua zen. Txiletarrek kanta horiek beren egile fisikoarekin lotu ahal izan dituzte eta giro majikoa sortu da eszenategiaren bi alderdietan. Huraxe da berezkoa dudan entzulegoa.
A. Nola ikusten duzu, politikoki, zure herriaren etorkizuna, mamutzarra oraindik ere hor dagoela?
A.P Egia da hor dagoela eta egun armadaren komandante nagusia dela, baina demokraziaranzko epeak ezarri zitzaizkion eta betetzen joan dira. Hauteskundeak deitu zirenean, Patricio Aylwinrk Pinochet diktadoreak ezarri izan nahi zuen kandidatua gainditu zuen. Gainera, armadako ofizial gazteak konturatu egin dira demokraziaranzko bide berriak jorratu behar direla, –armada barruan ere bai–, oraingo bideak irteerarik ez duelako eta inguruko beste herriekin atzeratuta geratzen ari direlako. Horretaz aparte, Augusto Pinochetek 80 urte ditu. Neure iritziz, bi urtetan sekulako aldaketa emango da, diktadoreak behin betirako alde egin beharko du eta.
A. Eta herritaren jarrera?
A.P. Diktaduraren basatikeria gehien jasan zuten gizataldeek –pobreek, garai hartako ikasleek...– lehen bait lehen aurkitu nahi dute konponbidea, baina, eurek ahaztu egin nahi dute, ez ordea barkatu. Horretaz gain, El Salvadorren horrenbeste odol alferrik isuri duen gerra zibilera ez dute inolaz ere iritsi nahi, biolentziarik gabe espero dute egoera politikoa erabateko demokraziara iristea.
A. Oraindik ere geratzen al da urte lazgarri haietan hildakoen aztarnarik, hau da Victor Jara, Pablo Neruda, Violeta bera...?
A.P. Dudarik gabe. Bakarka edo nere taldearekin ematen ditudan kantaldietan beti biltzen ditut euren kantak. Victorrek 200 kanta inguru osatu zituen eta Violetak 400 bat. Horrelakorik ez egitea neure buruari uko egitea litzateke. Latinoamerikako kulturaren oinarriak dira. Eta horietako bakoitza kantatzean ematen dira kantaldiako unerik hunkigarrienak.
Santiagon, bestalde, Violeta Parra Fundazioa zabaldu dugu "La Peña de los Parra" izena zuen aretoan. Bertan amaren eskulanen erakusketak (margoak, tapizak. olioak. . . osatu zituen) egitenz gain, kantari berriei aritzeko aukera ere emango zaie. Bestalde, era guztietako musikak izango du lelurik han.
A. Hogei urte hauetan igarri al duzu aldaketarik Europara iritsi zinenean aurkitu zenuten elkartasun egoeran?
A.P. Zalantzarik ez, aspaldian utzi genion egunero jendearen ahotan egoteari. Baina ez da gurekin bakarrik gertatu. Izan ere, komunikabideek osatu duten zirkuituan multinazionalen izen handiak nagusitzen dira eta sorkuntza ekartzen duten ekoizpen etxe txikiei desagertarazi diete. Beraz, Europako kantautoreek ere ez dute aukerarik Michael Jakson eta Madonnari makurturik dauden zirkuituetan sartzeko. Ingelesera da hizkuntza bakarra. Estatu frantziarrean, adibidez, kantagintza herrikoia galdu egin da eta bere ordez rock taldeak sortu dituzte, merkatalki funtzionatzen duten bitartean ahalik eta gehien zutrupatzeko eta gero hondoratzen uzteko.
A. Arrazoia ez ote da kantautoreek iragan den beste garai bateko errealitateak sortutabo beharrei erantzuten zietela?
A.P. Ez horixe! Gizartean etengabe sortzen diren arazoak salatu egin behar dira. Europan. adibidez, arazoak ugaltzen ari dira: arrazakeria, hezkuntza, osasun publikoa, kohabitazioa, delinkuentzia, prostituzioa... Afrikatik eta Ekialdeko herrietatik etortzen diren pobre berriekin sortuak. Bidegabekeriak egon bitartean, kantautoreak existituko dira horiek salatzeko.
A. Zirkuituetatik at egonik, nola jasoko du herriak kantautoreen mezua?
A.P. Telebistak eta irrati komertzialek ateak itxi dizkigute. Beraz, kantautoreok zirkuitu alternatiboa osatu behar izan dugu, herri elkarteetako mundura eta auzoetara iritsirik; beraiek dira oraindik ere sentsibilitatea duten bakarrak. Etengabeko borroka da. Kantariak bere kantak ekoizteko beharra izan du, ez bait dago dirua inbertitu nahi duen enpresaririk, gure kantagintza arrisktitsutzat jotzen dute.
A. Zein da, orohar, jendearen jarrera?
A.P. Gazteriaren % 70ek itsuki eta modu zitalean jarraitzen du telebistak eta irratiak eskaintzen dion produktuari. Estatu frantziarrean irrati baimenak ematen hasi zirenetik ehun bat lizentzia banatu dira, eta horietatik % 90ek kaka hutsa eskaintzen diote entzuleari. Gelditzen den % 30ean oinarrituta, jendearen hezkuntza maila hobetzen sekulako lana daukagu egiteko. Hauek dira kontzientziarik dutenak, politikoki konprometiturik daudenak, eguneroko herriak jarraitzen dituztenak eta irizpide kritikorik dutenak. Besteek begiak itxi egiten dituzte.
A. Hala ere behin edo behin esan duzu jadanik ez zarela kantari politikoa.
A.P. Hala da. Etapa musikalak oso modu naturalean bizi izan ditut: gaztaroan amaren eta Atahualpa Yupanquiren kanta folklorikoekin hasi nintzen. Gero neureekin latino amerikako eta beste herrietako folklorea. Estatu kolpea iritsi zenean kanta politiko-sozialak egiten hasi nintzen. Gure herria utzi behar izan genuenean "Erbesteko kantagintza herrikoi txiletarra" deitzen ziguten.
Baina egoera honek demokrazia herriarekin here amaiera ezagutu du eta kantari herriei lekua utzi diegu. Gure lana amaiturik, bide berriei ekin diegu, hala nola, "Cristobal Colonen bidiaia", "Gabonetako Oratorioa" eta "Herriarentzako Oratorioa". Beraz, doinu berriak erabiltzen hasi gara: jazz, abesbatzen partaidetza, orkestra... Musika unibertsalagoa egin nahi dugu, baina gure jatorria ahaztu gabe, neronek ere neure gitarraren laguntza bakarrarekin kantaldiak ematen jarraitzen dut eta.
A. Zenbaezinak zaizkizu egin dituzun disko guztiak. Eta gainera. proiektu berri ugari daukazu.
A.P. Cristobal Coloni buruzko muntaiarekin ari naiz. Maitasun eta haur kantekin disko banaren proiektua dut. Gainera, 1968an Pablo Nerudak hitzak egin eta nik doinuak ezarritako kantekin ere beste proiektu bat daukat... Abenduan Txilera itzuliko naiz, Txileko Orkestra Filarmonikoa eta semearekin batera kantatzera.
A. Cristobal Colonen bidaia Expo 92n kantatzeko proiektua eskaini zizuten.
A.P. Bai, SevillaLo Expo 92n kantatuko nuela agindu bai baina gero ez zidaten aukerarik eman. Bere muina Latinoamerikako ikuspegitik ukitua dago. Indiarrek jasandako zapalkuntza agertzen duenez gero, ez dugu 1992ra mugatuko, beti esan izan dut beste 500 urterako balio izango duela.
NORTASUN AGIRIA
Valparaison sortu zen, 1943ko ekainaren 27an
1 958an bere lehen diskoa kaleratu zuen
Erbesteratu behar izan baino lehen hiru urte espetxean eman zituen
Aukera badu ere, ez du Txilen bizitzen hasteko asmorik
Osatu duen azken kanta Camaron de la Isla-ri eskaini dio
Atzerritar nazionalitaterik eskatu duen azken txiletarra dela dio
«Cristobal Colonen bidaia»n Pariseko Anaiki eta Gernika euskal abesbatzek laguntzen diote