argia.eus
INPRIMATU
Benito Ansola: «Egile onak izateko bide bat ipini nahi dugu»
1992ko urriaren 25
Lekeitioko 15. Euskal Zinema eta Bideo Bilerako arduraduna:
Benito Ansola: «Egile onak izateko bide bat ipini nahi dugu»
ARGIA. Tolosako Bideoaldia ez da jadanik antolatzen, eta Zestoako Euskal Bideo eta Zinema Topaketetako azken edizioa ez zen burutu. Beraz. Lekeitiokoa da egiten den jaialdi bakarra.
BENITO ANSOLA. Abenduaren 9tik 12ra arte izango da 15. edizioa. Super 8-ko filmeen lehiaketa egiten hasi ginen, eta sei urte dira bideokoa ere egiten hasi ginela. Super 8-ko filmeak bertan behera utziko direla ikusirik –etxe guztiek esaten dute hori–, bideoak ere parte hartzea erabaki genuen, bide bat ikusten genuelako amateur arloan eta beste zenbaitetan ere. Bi jeneroekin jarraitzeko asmoa dugu, indarrak eta laguntzak amaitu arte.
Ez dakit zergatik ez dituzten egin aurten Zestoako Topaketak, beharbada aurrera ateratzeko jenderik ez dutelako izan... Hemen talde bat dago, gazteak dira, eta eurak oraindik indartsu eta umoretsu agertzen dira aurrera jaraitzeko.
A. Zuen helburua Super 8 eta bideo lanak baltzatzea da.
B.A. lehen bi formatoetan lan asko egiten ziren erdaraz, bai Estatu espainiarrean, baita Euskal Herrian ere. Guk euskara erabili nahi genuen. Orduan, gure baldintza bakarra, hemen aurkezten diren lanen hitzak euskaraz izatea da. bide batez, amateur mailan, parte hartzen duten gazteek ilusio apur bat izan dezaten. Eta ez bakarrik hor gelditu, egile onak izateko bide bat ipini nahi cdgu. Badakigu hemen parte hartu eta lan egiten dutenak ETBn ari direla, eta gustatuko litzaiguke beste batzuk zinema munduan hastea. Ea euskal zinemari bultzada ematen dioten!
Lekeitiokoa bezalako heiaketak beharrezkoak dira bideo artea susutatzeko?
B.A. BBideo artea, hizkuntza bat, kontatzeko modu bat da. Lehen filmeak egiten ziren bezala, orain bideoa izan daiteke. Orain egiten diren 3:mm tako filme komertzialak, egunen batean definizio altua lantzen hasi den bezala. Oraindik ez daukagu kolore aldetik filmeak daukan garbitasunik, baina noizbait lortzen bada, tresna hauek ere erabiliko dira. Bideoa erraza edo merkea denez gero, teknika hori erabiltzen da hizkuntza ezberdinak eta berriak antolatzeko.
Patxi Sarriegi
46


GaiezKulturainemaBideogintza
GaiezKulturainemaTopaketak
PertsonaiazANSOLA1