«Aukera gehien duen proiektua Berangoko hilerri pribatua da»
1992ko urriaren 25
Eugenio Alvarez, Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza zuzendaria:
«Aukera gehien duen proiektua Berangoko hilerri pribatua da»
ARGIA. Zenbat proiektu onartuko ditu Bizkaiko Aldundiak?
E. ALVAREZ, Aldundiak oraindik ez du proiekturik onartu. Hemendik pasatu diren eskaerak bi izan dira Zamudiokoa eta Berangokoa. Zamudioko hilerriaren promotoreak Diputazioara jo zuen zuzenean, eta hau ez da araututa dagoen bidea. Udalerara jo behar dute eta kasu honetan Zamudioko Udalak atzera bota zuen proiektua.
A. Etxebarrikoa?
E.,A. Etxarriko proiektuaren baimena lortzeko Eusko Jaurlaritzara jo dute eta Hirigintza Sailak oraindik ez dio oneritzia eman. Bestalde Berangoko proiektu a gaizki bideratu zuten. Udalerriaren planifikazioa berregin behar da eta planifikazio berezi bat egin. Pauso hauek betetzen direnean, dokumentuak eskuratzen ditugunean eta lurraren ezaugarriak egokiak baldin badira aurrera aterako da.
A. Zein izango da onartuko den proiektua orduan?
E.A. Zamudiokoa atzera bota da. Etxebarriri buruz, Eusko Jaurlaritzaren erabakiaren zain gaude.
A. Berangokoa onartuko duzue?
E.A. Aukera gehien duen proiektua Berangokoa da. Badirudi lurraren ezaugarriak egokienak direla. Dena den oraindik plangintza desberdinak egin behar dira. Argi dagoena zera da: 20.000 hilobi dituen hilerri proiektu bat onartzen badugu beste guztiek ez dutela ezertarako balio. Ezin duguna da Bizkaia hilerri pribatuez bete. Bakarrarekin nahikoa dugu.
A. Dena den, Diputazioak Berangoko proiektua atzera bota zuen.
E.A. Plangintza egin gabe zegoelako. Guk ez diogu inori baietza edo ezetza eman
A. Baina interesaturik dauden bost enpresek lurrak erosi dituzte Erandion, adibidez, lur mugimenduak egiten ari dira.
E A. Baina hori ez da gure arazoa, hilerria egiteko baimenak behar dituzte eta ez badituzte lortzen, ez dago hilerririk.
A. Beharrezkoa al da hilerri pribatu bat eraikitzea?
E.A. Ez dakit. Galdera hori erantzuteko Bizkaiko hilerri plangintza bat egin beharko nuke eta dirua eta denbora galtzea besterik ez da. Bizkaiko udalerri gehienek udal hilerriak dituzte, baina badirudi hilerri pribatuak negozioa bihurtu direla.
A. Baina Biboko hilerriak arazo handiak ditu. Ez dauka hilobirik salgai eta ezin da handitu.
E.A. Nik dakidanez Bilboko Udalak ez du kanposantuaren zabaltzea eskatu. Eskaera egin behar da. Bitartean guk ezin dugu ezer egin. Hilerri pribatuak, pertsona batzuen hilobi handien nahiak betetzera etorriko dira baina beste batzuenak ez dira beteko.
Myriam Gartzia
27