Martin Goienetxe, Sarako besten komiteko lehendakariarekin
Martin Goienetxe: «Besta desberdina eskaintzen diegu bertako biztanleei»
ARGIA - Ixabel Etxeberria: No1a sortu da Uso besta berpizteko ideia?
MARTIN GOIENETXE. Iaztik hasi ginen festetatik kanpo beste zerbait eskaintzeko gogoz. Bereziki saratarrei eskaini nahi diegu ezer berezi hori, eta beste lekuetan egiten ez diren saiookin hasi gara. Iaz behor baten kontrako sokatira egin genuen, inguruko herrietatik jende ugari hurbildu zen, bertara, festa honen ezagutzera.
ARGIA. Beraz, saratarrak hunkitu nahi dituzue bereziki.
MARTIN GOIENETXE. Hemengo jendea hunkitu nahi dugu: Sarakoa, Ezpeletakoa, Senperekoa... inguruan ditugun herri guztietako jendea.
ARGIA Zer nolako antolaketa duzue?
MARTIN GOIENETXE. 60ren bat gazte ditugu besta komitean eta gure artean antolatzen dugu dena. Herriko etxetik ez dugu laguntzarik, ez bada garbiketan. Eta horrela, guk biltzen dugun diruarekin moldatzen gara musika taldeak eta abar ekartzeko. Modu honetan, gure gustoko bestak antolatzen ditugu, ez dugu inoren zama jasan behar. Saratarren etxeetan eskera egiten dugu besten aintzinatzeko eta gogo onez ematen digute diru laguntza bat. Horretatik besta desberdina eskaintzen diegu bertako biztanleei.
Martin Goienetxe Sarako besten komiteko lehendakaria da. Esan digunez, Uso bestarako Herriko Etxeak ez du dirurik jartzen, eta horregatik, haien gustoko besta ospatzen dute.
66
GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
PertsonaiazGOIENETXE2