Jose Rejo, Elgoibarko Erreminta Makina institutoko zuzendaria:
1992ko urriaren 18a
Jose Rejo, Elgoibarko Erreminta Makina institutoko zuzendariari elkarrizketa
Jose Rejo, Elgoibarko Erreminta Makina institutoko zuzendaria:
"Krisiune hauek dira berrantolaketarako egokienak"
ARGIA.- Iaz eratu zenuten Erreminta Makina Institutoa. Nola gauzatu zenuten egitasmoa eta zeintzuk dira helburu nagusienak?
J.REJO.- Erabakia atzetik dator, hots, Elgoibarko Lanbide Heziketa Institutotik, Eskolak, inguruko erreminta makinekin zituen harremanak estutu behar zituela deliberatu ondoren proiektu berria burutu genuen, AFM eta ADEGI (Gipuzkoako Enpresarien Elkartea) enpresa elkarteen landidetzaz. Hain zuzen, 200 milioi pezeta dirutan eta beste 210 milioi pezeta makinerian luzatu dizkigute.
Helburuei dagokionez bost azpimarratuko nizkizuke: hasierako lanbide heziketa gaurkotzea; langabetuen eta enpresetako profesionalen birziklaiari erantzutea; enpresei zerbitzu bat eskaintzea; atzerriko beste zentruetako irakasle nahiz ikasleen arteko harremanak bultzatzea, nazioarteko esparru teknologikoarekiko lotura eragingorra izan dadin; eta azkenez, sektorearen garapena, formazio eta kalitateari dagokionez, azkenera eramatea.
A.- Ez ote dago sektorea er- ronka hauei erantzuteko baldintzatuegia?
J.R. Krisiune hauek dira berrantolaketarako egokienak, kontraesana badirudi ere. Gauzak honela, plantilak gaztetu eta inbestigazioa bultzatzeko garaia del aesan ohi diegu enpresariei.
Institutoak berriz, profesionalak sortuko ditu. Sektoreko enpresa hoberenen pareko ekipamenduaz prestaturikoal - bi urtean behin, makina guztiak aldatzeko asmoa dugu-. Hona ikastera datorrenari lanposturik ematen ez bazaio gure lana hutsean geratzen da, ordea. Gauzak honela, nahiz eta egoera larria ezan, erreminta makinan diharduten langileen adina ikusita, lauzpabots urtetan edo 2.000 lanpostu sortuko direla uste dugu.
38