argia.eus
INPRIMATU
«Errodaia irakaspen txiki bat izan da»
1992ko urriaren 11
Xabi Muguruza, aurtengo edizioko abesti eta bideoaren egileetako bat:
«Errodaia irakaspen txiki bat izan da»
ARGIA Nola buraratu zitzaizuen bideoko protagonistak atzerritarrak izatea?
XABI MUGURUZA. Hasiera batean ikastolako jendearekin bildu ginen, eta haiek dagoeneko asmo hori zuten. Bideoan Nafarroara etorririko atzerritarrak azaltzen dita, atzerritar euskaldunak, eta harritu egiten dira Nafarroan horren euskara gutxi adituta eta zera esaten dute: zein arraroa euskararik gabe Nafarroa! Japonia japonierarik gabe arraroa izango litzatekeen bezala.
Betiko leloekin pixka bat nazkatuta geunden Bernardo Atxaga eta biok, "Aurrera ez dakit zer", "Ekin diezaiogun",... eta beste modu batera egin nahi izan dugu. Nafarroako jendea ondo hartzen ari da, eta Erriberakoak, esaterako, ondo hartu dute. Ikuspuntu ezberdin batez egina dago, bideoko kolore hori horiekin... Erriberako jende askok esan digu orain artekoak planteamentu askoz agresiboagoak iruditu zaizkiela.
A. Zer moduz joan zen bideoaren errodaia?
X.M. Bideoa grabatzen ari ginela gauza asko ikusi genituen. Kamarak, adibidez, sekulako lotsa pasatu zuela aitortu zidan. Izan ere, japoniar batengana joan eta ingelesez ba ote zekien galdetu zion hemengo kamarak, eta hark baietz erantzun, bazekiela, baina hemen berak euskaraz baino ez zuela egin behar. Eta kamarak jakin ez. Geroztik ere, jende ugarik gauza bera esan dit. Errodaia irakaspen txiki bat izan zen denontzat.
Alberto Irazu
25


GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakMUGURUZA3
GaiezHizkuntzaEuskaraEkitaldiakNafarroa Oi
PertsonaiazMUGURUZA3