«Arautu gabeko hezkuntza adabaki bat besterik ez da»
1992ko urriaren 11
Agustin Terroba, Eibarreko Eskola Konpentsatorioko zuzendaria
«Arautu gabeko hezkuntza adabaki bat besterik ez da»
ARGIA. Eskola konpentsatorioetako egitura marijnala da?
A. TERROBA . Oraindik ere marjinala da baina lan taldearen esku gelditzen da integrazio maila handiagoa edo txikiagoa izatea. Ez da diru falta baina ez dago hezikuntza egitura sendorik alor honetan. Prozesu iraunkorrik ez dago. Zenbatzen baditugu eskola tailerretan, eskola konpentsatorioetan, arautu gabeko heziketan, lanean edo kalean dabilen jendea adina izan gabe, konturatuko gara oso kopuru garrantzitsua dela, eta horientzat ez dago alternatiba seriorik. Arautu gabeko hezkuntza adabaki bat besterik ez da, ez dago hezkuntz sistemaren barruan. Alternatiba asko egon arren sakabanatuta daude eta hezkuntz prozesuak ez du jarraipenik.
A.- Horrek esan nahi du ez dagoela programa seriorik?
A.T. Bakoitzak osatzen duena, baina ez dago helbururik ezta baliabideren aprobetxamendurik ere. Gainera proiektu bakoitza sail desberdinen pean dago. Batzuk Hezkuntza, beste batzuk Ongizate, eta beste batzuk Lan sailen edo udaletxe eta Eusko Jaurlaritzaren partzuergo desberdinen menpe gaude. Desegituraketa horrek marjinal kutsu hori bereganatzen du.
A. Ikasleak nola hartzen du egoera hau?
A.T. Ez du irtenbide seriorik aurkitzen, ezta hezkuntza arautuarekin homologatutako hezkuntza agiri batekin ere. Egiten duen esfortzuagatik ez du paperezko saririk jasotzen. Ikaslearen porrotaren hurrengo kolpea da.
.A.-Zergatik araututako hezkuntz sistemak ez ditu bere baliabideak zabaltzen horrelako ikasleak barneratzeko?
A.T. I.OGSEk horrelako gauzaren bat aurrikusten du eta horrek eskola konpientsatorioen desagerpena suposatuko luke, baina, hala eta guztiz ere, eta ikasleentzat hobea izanda, ez dut guztiz sinesten. Bestetik ezinezkoa da %100 barneratzea. Borondate ona izan arren, urte asko eta gauza asko pasatu behar dira adibidez, irakasleen berziklapena behar da. Borondate politikoaz gain, irakaskuntzan aritzen direnen borondatea ere behar da. Eskemak aldatu behar dira, gai zehatz bateko irakasle bat tutore-hezitzaile bihurtzea ez da erraza, etá jendea ez dago ondo prestatuta. Orain arte ez dietelako horrelakorik eskatu seguruenik.
Myriam Gartzia
30