Daniel Landarti elkarrizketa
Daniel Landart: «Ondarearen eguna, Iparraldeko kulturaren bilgune bilakatuko da»
ARGIA. Urriaren 3an Irisarrin Ondarearen Eguna burutuko da. Zertan datza ospakizun hau?
DANIEL LANDART. Lehen aldia da horrelako kultur egunik antolatzen dena. Goizeko 10.00etan hasiko da, alkate, hautetsi eta kultur arduradunen parte hartzearekin. Ezker Pareta izeneko tokian eta beste hainbat tokitan mahaiak ezarriko dira parte hartuko' duten 30 bat elkarteren lana aurkezteko (erakunde ofizialak ere bai).
Kontseilu Nagusiak erosi eta berritutako Irisarriko etxea bat, Compostelako bidean kokatua, kultur munduko gunea osatu nahi izan da. Bestalse, musika klasikoa eta herrikoia batzen dituen kontzertua ere izanen da.
A. Euskal Kultura izango du oinarri?
D.L. Bai, baina bestelako ikuskizunak ere izango dira: larunbat gauean, Donibane Garazin, Angel Parra kantari txiletarraren emanaldia izango da "Cantata" izenekoa, eta Cristabal Colonen bidaia musikaz eta kantez kontatuko du. EKEk eta Izurako Haize Berrik antolatu dute.
Gainera, erakusketak, hitzaldiak (Baionako euskal erakustokiko zuzendariak, Eusko Ekintzako partaide batek, Orpustan ikerlariak eta beste batzuek emanak), eta bideo emanaldiak izango dira.
Egun horretarko, bestalde, EKEk bi liburu aurkeztuko ditu: "lparraldeko euskal artisten gidaliburua" bata eta "Ondarearen gidaliburua" bestea.
Asmoa da urtean behin edo bi urtetan behin horrelako egun bat antolatzen jarraitzea.
53
GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
PertsonaiazLANDART1