argia.eus
INPRIMATU
«Arazoak denon artean gainditzeko aukera izango dugu hemendik aurrera»
1992ko urriaren 04a
Mikel Amundarain, IZBI bikoizketa-grabaketa etxeko arduraduna:
«Arazoak denon artean gainditzeko aukera izango dugu hemendik aurrera»
ARGIA. Zer garrantzi ematen diozue, zuen arloan, Ikusentzuteko Enpresa Txiki eta Ertainen Elkartean parte hartzeari?
M. AMUNDARAIN. Guri, printzipioz, interesatzen zaigu elkarte honetako kide izatea. Besterik gabe, isolatuta ez egoteko. Orain arte behintzat, gure arloan oso sakabanatuta egon gara, eta gure artean elkar lana oso eskasa izan da. Eskasa baino, ez da egon. Hori interesatzen zaigu alde batetik: talde hau sortu eta gero, enpresa guztion artean elkar lanean hasi eta bakarrik ez geratzea.
A. Ikusentzutekoen mundua krisian baldin badago, sortu berri den elkartea izan daiteke egoera honi aurre egiteko bide bat.
M.A. Dena den, guk estudio bezala ditugun arazoak eta beste hainbat estudiok izango dituztenak nere ustez antzekoak izango direnez, soluziobideak denontzat berdinak izatea ere garrantzitsua da. Gainera, hemendik aurrera, arazoak denon artean gainditzeko eta aurrera ateratzeko aukera izango dugu.
Are gehiago, krisia dagoen momentu honetan. Krisialdia dela eta ikusentzutekoen mundua oso gaizki dabil. Datuek hori adierazten dute. Enpresa asko egoera larrian daude, bideo ekoizpen etxe asko lana kontratatu ezinik dabiltza une honetan, eta guzti hau guretzat kaltegarria da dudarik gabe. Bideo etxeek ez badute lanik egiten guk jasango dugu eraginik. Arlo honetan ere iharduten bait dugu soinu arduradun gisa.
Joxi Goikoetxea
45



GaiezEkonomiaBesteak
PertsonaiazAMUNDARAIN2
EgileezGOIKOETXEA7Kultura
GaiezKulturainemaBikoizketa