argia.eus
INPRIMATU
«Komite Profesionalak enpresen irregulartasunak eztali ditu»
1992ko irailaren 20a
Kiko Caballero, Euskadiko Pilota Federazioko Lehendakaria
«Komite Profesionalak enpresen irregulartasunak eztali ditu»
ARGIA. Nola definituko zenuke Asegarceren sorrera pilota munduan?
K. CABALLERO Aseginolazak egin duen gauza bakarra da Federaziora etorri esparru legal batean aritzeko zer egi behar zuen galdetzera. Dekretoaz hitz egin genuen eta pilotaren historian pilotariak azken 40 urteetan borrokatu dugunagatik lortu du lehendabiziko aldiz, hau da, lan baldintza egokiak izatea, orain arte, enpresak modu irregular batean aritzen zirelako
A. Baina, une honetan kontratu eta lizentzia bikoitzen arazoa dugu.
K.C. Ez da egia lizentzia bikoitzak daudenik, bigarren lizentzia bat gauzatzen denean automatikoki aurrekoa baliogabetzen da Bestetik pilotariak borondatez bertan behera utzi dezake lizentzia hori. Beraz, lizentzia bikoitza izatea ezinezkoa da. Posible da enpresak esatea kontratu bikotzak egotea, dena den epaitegietan erabakiko da hori. Baina Empresas Unidasek eta Eskulari-Pilotaberrik orain arte egindako kontratoak ez dira izan esklusibitatekoak, partiduko kontratazioa direlako, ez da lan kontratu bat. Beraz pilotariak beste kontratu motak izan ditzake enpresa hauekin duenaz aparte.
A. Dena den, badirudi pilotariak Asegarcera pasatzeko beldur direla.
K.C. Galdera honi, pilotari profesional ohi bezala erantzungo dizut Hori egia da Enpresa eta pilotariaren arteko harremana esklusiboa ez bada ere, enpresek badauzkate tresna eta ahalmen nahikoak kontratoa esklusiban dela sinestarazteko eta pilotaria beldur ibiltzeko Isiltzen bazara eta ez baduzu gerra gehiegi ematen partidu onak jartzen dizkizute kontrakoa gertatzen bada, ez dizute partidurik konpontzen Bortxa informalak aspalditik erabiliak izan dira pilotariak eurek nahi duten lekutik ez mugitzeko Bestetik orain arte enpresa eskaintza ez zen handia, azken finean Empresas Unidas, Eskulari eta Pilotaberri berdinak ziren, monopolioa zen eta ez zegoen askatasunik kontratatzeko orduan. Orain arte horrela izan da eta orain ere bada.
A Nola ikusten dituzu Komite Profesionala eta Espainiako Federazioaren jarrera?
K.C. Orain arte enpresen monopolioaren txontxongiloak izan dira eta askotan euren tratu zaharrak ezkutatu dituzte. Badirudi, hemendik aurrera zailago dutela. Nik, azken bi urte hauetan salatu dut Komitea enpresen morroia zela. Zoritxarrez, denborak arrazoia eman dit.
Myriam Gartzia
33


GaiezKirolaPilotaBesteak
PertsonaiazCABALLERO1