argia.eus
INPRIMATU
Txemi Galarraga: «Teknika kontrolatzean kazetariak aurrera pausoa emandezake»
1992ko abuztuaren 02a
Txemi Galarragarekin ETBko "Kirolez Kirol" saioaz
Txemi Galarraga: «Teknika kontrolatzean kazetariak aurrera pausoa eman dezake»
ETBn lanean hasi zenean ez zen kirol sailean hasi, baina duela lau urtetik hona arlo horretan murgildurik dabil. Gaur egun, asteburuetako «Kirolez kirol» saioan lan egiten du eta nazioarteko futbola ere bere esku dago. Kirol arloan, beraz, badu zer esanik Txemi Galarragak.
ARGlA. Neguan "Kirolez kirol"ek futbol esklusiba du eta nahiko ikusle erakartzen ditu. Udan, berriz, beste kirol motak eskaintzen ditu, ikusle berak izaten al ditu saioak udan?
T. GALARRAGA. Zaila da ikusle berak matentzea, urte hau gainera nahiko berezia da. Baina gure indarra udan estropadetan jartzen dugu eta baita pilota munduan ere. Nik uste udan ikus entzuleak desberdinak direla. Furbol ikusleak nahiko aspertuta bukatzen du denboraldia.
A. Nola ikusten duzu Euskal Herrian kirolaren mundua?
T.G. Nik nahiko ongi ikusten dut. Futbol arloan Erreala bakarrik sailkatu da UEFArako, baina nahiko ongi gabiltza. Txirrindularitzari dagokionez, Marinoren baja izan dugu, baina Miguel hortxe dabil puntan.
Estropadetan urtero gauza ezberdinak gertatzen dira, baina aurten ere gipuzkoarren nagusitasuna erabatekoa da. Gipuzkoarren artean, berriz, Orio txapeldun.
A. Zein da saio hau egitean aurkitzen duzuen zailtasunik nagusiena?
T.G. Udan askotan, gai falta izaten dugu. Hau batzuetan nabarmena izaten da, baina hala ere ur kiroletako gauzak hor ditugu. Udako saioak arinagoak dira gai aldetik.
A. Leben "Eguna" aldizkarian ere lanean aritu zinen. Zein komunikabide duzu gustokoen, telebista, irratia edo prentsa idatzia?
T.G. Guztiak erabat ezberdinak dira. Kazetari bezala lan gehiago egiten da agian, aldizkarietan. Telebistan beti teknikaren menpe zaude. Baina bat aukeratzekotan, telebista aukeratuko nuke.Norberak teknika kontrolatzen duenean gauzak ongi edo gaizki egiten diren gehiago nabaritzen da, aurrera pausoa eman dezakezu. Hala ere, okerrena teknikaren menpe egotea da, ez duzu aldizkari batean duzun askatasana.
AITZIBER YARZA
_
TBk azken urtean zehar lehen kateako 20.00ak ingurutik 21.30etaraino bitartea ikuslego gazteari erreserbatu diola dirudi. Harrigarria iruditzen zitzaidan hasieran marrazki bizidunak koketzea ordu horietan, ez geinera sall bat baizik eta bi ere segidan. Akaso horietako bat `~Dragoi bola,~ saio arrakastatsua izateak entzuiego gaztea erakartzeko aukera eman dio ETBri, beste kanalen lehiarik jasan gabe geinera. Orain berriz, ordu leurden xumelera laburtutako albistegiaren ondoren lagian gazteek telediarioa ez dute gogokoj musika saio berri bat jarri digute, KRockibilb,. Egunero ia ordu beteko saioa. Gebiegitxo. Guzti honi ordutegia modu erraz eta merkean bete nahiaren susmoa hartzen diot. Bideoklipak, nahiz eta ondo aukeratuak eta aurkeztuak izan, ez dakit zenbat aldiz ikusiak ditugun iadanik, eta martxa honetan ez zenbat aldiz ikusi beharko dhugun berriro. Erreportaia eta kontzertu gehienak ere kanpoan erosrtakoak dira eta bertako lanei, berriz, tarte eskasegia eskaintzen zaie, aspaldian ETBko musika saioetan gertatzen den bezala. Aniztasuna eta bere2itasunaren gakoa ez datza, nire ustez, beste edozein keteak ematen duena ordu ezberdinetan ematean, edukinetan baizik. Horra adibidez pasa den astean Negu Gorriak taldeari eskaini zioten erreportala ederra. Zergatik ez horrelako gehiago7 Garestiegia akaso7
PATXI AZPILLAGA
61


GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazGALARRAGA2
EgileezYARZA1Komunikabid