«Sari hau, nere piano ikasketetan urrats bai besterik ez da»
1992ko abuztuaren 02a
Josu Okiñena pianojole donostiarrak Ikasketa Amaierako saria irabazi du
«Sari hau, nere piano ikasketetan urrats bai besterik ez da»
Hogeitabat urte bsterik ez ditunen pianojole donostiar honek Ikasketa Amaierako sari nazionala irabazi du duela gutxi. Josu Okinena Donostiako Orfeoian ere aritzen da laguntzaile gisa, eta sari honetaz gain Donostiako Kontserbategiko guztiak eskuratu ditu.
ARGIA. Ikasteta Amaierako ohorezko saria ez da eskuratzen duzun lehenengoa.
JOSU OKIÑENA. Ez Baina bada Madrilen lortzen dudan lehenengoa. Donostiako Kontserbategian, ikasketa ertaina nahiz oinarrizko ikasketa bukaerako lehenengo sariak lortu nituen; eta ikasketa ertaina burutu ondoren, ganbara musikako lehiaketa ere irabazi nuen.
Lau urtetako lanaren emaitza izan da saria. Denbora horretan gogor lan egin ondoren asko ikasi dut, eta horrelako lehiaketa batera aurkeztea beti izaten da sekulako poza. Are gehiago saria eskuratzen baduzu. Dena den, urrats bat besterik ez da. Zerbait lortu nahi baduzu helburuak pixkanaka jarri behar dituzu, xede bakoitza lasterketaren gailurra izan gabe.
A. Noiz hasi zinen piano ikasketak egiten?
J.O. Bost urte nituenean hasi nintzen instrumentu hau jotzen. Betidanik izan bait da piano bat nere etxean. Instrumentu hau oso erakargarria zen neretzat eta edozein momentutan jotzen nuen. Oso entzumen ona neukan, eta antza denez ez nintzen gaizki aritzen. Sei edo zazpi urterekin hasi nintzen ikasten eta musika serioago lantzen.
A. Donostiaz gain, Madnrlen ere izan zara ikasten.
J.O. Giroz eta estiloz aldatu nahi nuen, jende berria ezagutu. Felix Lavilla-rekin egoteko aukera izan nuen Madrilen. Zortzigarren maila bukatu eta azterketa egin ondoren saria lortu nuenean berarengana joan nintzen. Nere musika entzun zuen, gustatu zitzaion eta berarekin lan egiten hasi nintzen. Lau urte daramatzat Lavillarekin eta pena merezi izan du. Bera da nere irakaslea. Oso gustora nago musikari honekin.
A. Madrilen ikasten jarraitzeko asmoa duzu?
J.O. Seguraski bai. Karrera bukatu ondoren ikasten jarraituko dut. Bertan beste urtebete egongo naiz, gehienbat musika espainiarra ikasi eta lantzeko. Ezinbestekoa iruditzen bait zait estilo hau ikastea kanpoko beste kontserbategietara joateko garaian. Espainiako musika bertan ikasi behar duzu. Ez zara Zeutara joango euskal musika ikastera, ez du zentzurik.
Atzerrian egingo ditut ikasketak. Datorren urtean joango naiz. Nahiz eta zenbait gauza begiratu, oraindik ez dut erabaki zer egin. Hala ere, argi daukat teknika zabaldu, landu eta ahalik eta gehien garbitu behar dudala, eta musikari asko entzun nere berezko estiloa lortu ahal izateko.
A. Profesional gisa bakarka aritzeko asmoa duzu?
J.O. Bai, hori gustatuko litzaidake. Egin dezakedala uste dut. Animatua nago baina argi daukat borrokatzen lortuko dudala. Borroka gogorra da, baina indar eta lan asko egin ondoren lor daiteke.
A. Donostiako Orfeoian ere aritzen zara laguntzaile moduan. Zer moduzko esperientzia da zuretzat?
J.O. Oso ona. Aldatzea eta bide berean jarraitzea da. Musikan jarraitu baina asko erakutsi eta laguntzen dizun beste estilo ezberdina ezagutzea da. Ganbara musika jorratu eta herri honetako abesbatzik onenarekin aritzea da. Oso ezberdina da bakarka ala Orfeoian jotzea. Ez du batak bestearekin zerikusirik.
Orain arte ez naiz aritu orkestra bateko partaide gisa, baina piano eta orkestrarako kontzertu bat egiteko asmoa dut. Kontzertu bat landu eta muntatu egin behar da, baina gauzak ondo ateratzen bazaizkit, laster egingo dut.
Joxi Goikoetxea
42-43