argia.eus
INPRIMATU
Minxoriak: «Lehentasuna dantzari ematen diogu»
1992ko abuztuaren 02a
Minxoriak musika taldekoei elkarrizketa
Minxoriak: «Lehentasuna dantzari ematen diogu»
ARGIA. Zein da disko berrian dauden ezberdintasunik nabarienak?
MINXORIAK. Disko honetan bat ezik beste guztiak gure kantak dira. Moldaketa aldetik eta orokorki gehiago landu dugu eta agian hau nabarituko da. Doinuen aldetik, lehentasuna beti dantzari ematen diogu. Dantzaldietan ibiltzen garenez erritmoak ere dantza egiteko izaten dira.
A. Taldeak 16 urte baditu jadanik, eta urte hauetan aldaketa ugari eman dira taldean. Zein eragin izan dute aldaketa hauek?
M.- Soinu aldetik, azken diskoetan zenbait tresna berri sartu ditugu eta lehen diskoa eta besteen artean ezberdintasun hau nabari da. Alboka bezalako musika tresnak eta gitarra elektrikoa nahastearen ideia aspaldi genuen buruan. Jaialdi batean Asturiaseko talde bat ikusi genuen. Talde honek musika tresna tradizionalak eta modernoak nahasten zituen, asko gustatu zitzaigun eta ideia hau buruan sartu zitzaigun.
59

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakMINXORIAK