argia.eus
INPRIMATU
«Lehengo jitea gordez zerbitzu duin bat eskaini behar da»
Mikel Asurmendi @masurmendi 1992ko uztailaren 26a
Jacky Miguel, Urpean klubeko lehendakaria azken 3 urteetan:
«Lehengo jitea gordez zerbitzu duin bat eskaini behar da»
ARGIA. Nola definituko zernuke elkartea?
JACKY MIGUEL. Azkar garatzen ari den kluba da. Batez ere azken urteotan eskaera kanpotik datorren jendearena bait da. Bordeletik, Tolosatik... Zenbait entrepresek kirol hau praktikatzeko aukera eskaintzen diete beren langileei, ekonomikoki lagunduz.
A. Horrek zer suposa dezake etorkizunean?
J.M. Lehenik eta behin, elkarte amateur bat gara. Hau dela eta, urtero haundituz doan eskaerari behar bezalako erantzun egoki bat ez diogula ematen somatzen dugu. Honek klub barruan eztabaida sortarazi du. Kanpotik datozen urpekariei zerbitzu on bat ematearen alde dira batzuek. beste batzuek elkarteak betidanik duen sena atxiki nahi dute.
Gainera, elkarteak erabateko profesionaltasunera joko balu, birmoldaketa izugarria beharko litzateke. Batere erraza ez den berritzea. Ene ustez, eginbide egokiena, lehengo jitea gordez, hurrengo urratsa permanente bat kontrataturik, kanpotarrei zerbitzu duin bat eskaintzea litzateke. Hauxe dugu epe laburrera egin beharreko lana.
A. Itsasportuan aldaketa ugari ari dira egiten. Eraginik izango al du horrek zuengan?
J.M. Itsasportua berrantolatzekotan dabiltza. Guk lokala hantxe dugunez gero, tartean suertatzen gara nolabait ere. Egin beharreko berregituraketa arrantzari buruzkoa da, eta hau Departamenduko erakundeen menpe dago. Gu, aldiz, Udaletxearen pean dagoen kirol elkarte bat gara. Hau dela eta, Departamendu eta udalerrien arteko interesak oldartzen dira afera honetan. Noski, Departamendukoengatik balitz, gauden lekutik kanpo ginateke aspaldian.
Mikel Asurmendi
32


GaiezKirolaIgeriketa
PertsonaiazMIGUEL1