«Kultur lana egin dudu eta zentro kultural bat sortu dugu politika tartean izan gabe»
1992ko uztailaren 26a
Enrique Santiago, Urnietako eskolako talde arduraduneko kidea:
«Kultur lana egin dudu eta zentro kultural bat sortu dugu politika tartean izan gabe»
ARGIA. Hiru arlotan banatzen da zentroaren zeregina.
KIKE SANTIAGO. Bai, eta garrantzi handia ematen diogu giza iharduerari. Zinema, antzerkia edo beste edozein arte motak bait du zentzurik ez badago begiratzen, entzuten cta mintzatzen dakien hiritarrik. Antzerkiaren azpiegitura kaskarra da gaur egun. Benetako laguntza gutxi izan du, eta batik bat oso gutxi pentsatu da. Honetaz arduratu gara gehienbat. Antzerkian ere aritzen gara euskal testuak berreskuratzen hilda dauden autoreen idazlanak gaurkotu eta antzezten. Gure historia finkatu behar da. Hitz egin dezakezu Suitza edo Barcelonako antzerkiaz, baina, adibidez, Euskal Herrian zein antzerki zegoen gerra zibilean?
A. Laguntzarik izan al duzue orain arte egin duzuen iharduera burutzeko?
E.S. Orain arteko iharduera, egin behar genuela sinesten genuelako burutu dugu, ez laguntza handiak izan ditugulako. Iazko Topaketak antolatzeko ez gcnuen diru laguntzarik jaso, Europako zazpi herrietako taldeek parte hartu zuten, eta Topaketak direla nmedio aurten bilera bat egingo da Strasburgen gure lanari buruz hitz egiteko. Europako zenbait erakunderen laguntza izango dugu seguraski.
Politika tartean izan gabe, kultur lana egin, zentro kultural bat sortu, eta Euskal Herria hemendik gutxira Europan puntan egotea lortu dugu. Genebako Antzerki Topaketetan mapa bat banatu zen, eta bertan Europako zentro inportanteenak egrtzen ziren; hauetako bat Urnieta da.
Joxi Goikoetxea
45