argia.eus
INPRIMATU
Marie Agnes Gorostiaga: «Aurrekontua entzuleen laguntzei esker osatzenda»
Aitziber Yarza 1992ko uztailaren 19a
Irulegiko Irratiko Marie Agnes Gorostiagarekin
Marie Agnes Gorostiaga: «Aurrekontua entzuleen laguntzei esker osatzen da»
Aurtengo otsailean bete ditu Irulegiko Irratiak hamar urte. Ipar euskal Herrian euskaraz emititzen duten hiru irratietako bat da eta Nafarroa Behereko entzuleen beharra betetzen du. Mari Agnesek badaki irratiaren ibilbideaz, bost urte bait daramatza bertan lanean.
ARGIA. Zein izan da Irulegiko Irratiaren bilakaera hamar urte hauetan?
M.A. GOROSTIAGA. Hastapenean ordu batzuk besterik ez genituen egiten irratian, eguerditan berriak ematen genituen. Orain goizeko 6.30etan hasten gara eta 22.00etan burutzen dugu. Langileen aldetik ere, duela hamar urte ez zen langile pagaturik eta orain lau gara pagatuak. Hauen inguruan laguntzaileak daude, hogei bat. Gero eta gai gehiago tratatzen ditugu, denetarik badugu. Bestetik, entzulearen ondoan izatea eta harekin harremanetan sartzea nahi dugu. Erran nahi bait da, familia bat bezala nahi dugula Irratia egiteko lekua ere aldatu da duela bi urtetatik Donibane Garazin gara. Huts batzuk baditugu, diruaren eskasa bistan da, eta horregatik langile gutxi ditugu eta hau da arazo handiena.
A. Zein erantzun du Irulegiko Irratiak entzuleen aldetik?
M.A.O. Entzuleen aldetik erantzun ona dugula uste dugu. Urtero kanpaina bat egiten dugu, etxeetatik pasatzen gara eta entzuleari galdetzen diogu zer hobetu behar dugun, zer den ongi eta abar. Aldi berean, entzuleari galdetzen diogu laguntza bat. Gure aurrakontuaren zatirik handiena laguntzari esker betetzen da eta entzulearen aldetik erantzuna ona dela.
A. Administrazaioak ematen al dizue laguntzarik?
M.A.O. Gero eta gehiago ari gara subentzioak galdezka, baina euskal irratiek gutxi jasotzen dute estatuaren aldetik.
A. Ipar Euskal Herriko beste irratiekin zer nolaho harremanak dituzue?
M.A.O. Harreman handiak ditugu eta lan anitz egiten dugu beraiekin. Gehienik Zuberoko Bozarekin.
A. Etorkizunerako zein da zuen helburua?
M.A.O. Gaiak gero eta hobeago tratatzea, baina ez dugu posibilitate handirik, tresnak eta falta ditugu, diru eta jende gutxi izanez. Baina gure helburua da entzuleari ahalik eta gehien hurbiltzea eta egin ahalak egiten ditugu.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidIrratiaGure Irrati
PertsonaiazGOROSTIAGA2
EgileezYARZA1Komunikabid