argia.eus
INPRIMATU
«Getxokoa ezik, bertako musikariek ez dute lekurik jazzaldietan»
1992ko uztailaren 12a
Sorkunde Idigoras pianojoleari elkarrizketa
Sorkunde Idigoras pianojolea eta Jazzle eskolako irakaslea:
«Getxokoa ezik, bertako musikariek ez dute lekurik jazzaldietan»
ARGIA. Zer iruditzen zaizkizu Euskal Herrian izaten diren lau jazzaldiak?
S. IDIGORAS. Baionakoa ez dut ondo ezagutzen, baina bere programaketa eta egun kopurua ikusirik argi dago oraindik hasten ari den jaialdia dda. Aurtengo egitaraua ez dakit nolakoa den. Hemen ez da jaialdi honi buruz propaganda asko egiten.
Getxon egiten den programaketa ondo pentsatuta dago eta bere lehiaketa oso baliotsua da. Pozgarria izaten da jazz munduan aritzen den jendearentzat. Musikariak, normalean, ez du jotzeko aukera handirik ezta publikoaren artean arrakasta ere; jazz estiloa entzuteko musika erraza ez izateaz gain, ez ddako asko kontsumitzen.
Añua dagoenetik Gasteizkoa berehala hasi zen egitarau nahiko interesgarria antolatzen eta mantentzen joan da. Gorantz doa alde horretatik, eta publiko aldetik ere. Aurten ere, egitarauak ildo beretik jarraitzen du.
Donostian, azken urteetan, artista ospetsuek parte hartu dute baina jazz jaialdi bezala guztiz lekuz kanpo zegoen. Bertan aurkezten zen musika ez zen jazza. Aurten, Trinitate Plazako emanaldiak maila handikoak dira. Tabernetan kontzertuak ere izango dirda uste dut. Donostian, urtean zehar, astean behin zuzeneko emanaldiak antolatzen dituen lokal pare bat dagoela kontuan izanik, jaialdian ekitaldiak antolatzen jarraitzea interesgarria izango litzateke. Ezinbestekoa iruditzen zait. Gustatuko litzaidake ere jaialdi txikiak edo ikastaroak izatea. hauetan Euskal Herriko musikariek parte hartzeko aukera izan dezaten. Hemengo jendea bilduko duen zerbait.
A. Orohar, bertako talde edo musikariek ez dute aukera handirik jazzaldietan.
S.I.Hemengoak dute lekurik, ez daude. Bertako musikaria bultzatzea da iharduera izateko bidea. Lau jaialdien artean Getxokoak bakarrik antolatu du lehiaketa bat eta besteetan ez da Euskal Herriko jaialdi edo erakustaldirik burutzen. Aurrekontua ez litzateke gehiegi handituko eta amteur edo profesional gisa hemen gaudenontzat oso positiboa izango litzateke.
Lau jaialdietan ez dagoena eta nere ustez antolatu beharko litzatekeena jazz inguruko ikastaroak dira. Getxon noizbait egin izan dira, Donostian orain dela gutxi eta uste dut azkenik ez zirela burutu. Bertan ez dago ezer paralelorik.
45

GaiezKulturaEkitaldiakBesteak
GaiezKulturaMusikaMusika modeJaialdiak
PertsonaiazIDIGORAS2