Carlos Nguema, ETBko aurkezleari elkarrizketa
Carlos Nguema: «Txikitatik dut dantza eta musikarekiko Iotura»
Gaur egun ETBn "Rockibili" saioa aurkezten du 19 urtetako gazte donostiar honek. Saio honetan hasi baino lehen «Egonean giro» saioaren barnean emititzen zen "Hey Brother", aurkezten zuen. Aurrekoak bezala, saio berria ere musika eta datzarekin lotua dago.
ARGIA. Nola hasi zinen zu ETBrako lanean?
C. NGUEMA. "Entre Amigos" saioan hasi nintzen lanean, dantzari moduan, laguntzaile bezala. Ondoren Martxelo Otamendik deitu ninduen "Hey Brother'' saioan aurkezle gisa aritzeko eta horrela hasi zen dena.
A. Zein da saioa egiterakoan aurkitzen duzun zailtasunik nagusiena?
C.N. Grabaketa orokorrean ez da oso erraza, eta batez ere gidoiak jarraituz aurkeztea ere nahiko zaila gertatzen zait.
A. Saio hau egin aurretik musika eta dantzaren munduarekin loturik al zeunden?
C.N. Ni aspaldi hasi nintzen dantza ikasten eta uste dut txikitatik dudala dantza eta musikarekiko lotura. Beti gustatu izan zaizkit musika eta dantza.
A. Nola ikusten duzu gaur egun euskal musika eta baita dantza mundua ere?
C.N. Euskal musika nere ustez oraindik ez dago oso garatua, badago musika ona baina oraindik asko garatu gabe. Nik ez dut euskal musika gehiegi atsegin, Hala ere, Negu Gorriak eta Hertzainak apur bat gustatzen zaizkit. Dantzaren kontua oso ezberdina da. Dantza Euskal Herrian ez dago oso egoera onean eta dantzarientzat onena atzerrira ateratzea da, hemen ezin bait da ezer egin.
A. Zer iruditu zaizu telebista barrutik ikusita?
C.N. Ongi dago. Agian, ETB ez dago oso ongi kanpoko telebistekin konbaratuz, baina nik uste saio onekin gauza berri asko ikasi ditudala eta hau oso interesgarria da neretzat, pertsonalki positiboa izan da.
A. Noiz ikasi duzu euskaraz?
C.N. Duela urte bete ikasi nuen, txikitan eskolan eta apur bat erakusten ziguten, baina ez gehiegi. Joan den urtean hasi nintzen euskaltegi batean. Euskara ikasten hasi nintzen "Hey Brother'' saioan lanean hasteko.
AITZIBER YARZA
61
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazNGUEMA1
EgileezYARZA1Komunikabid