argia.eus
INPRIMATU
«Beraien munduan sartu naiz jolasean eta dantzan»
1992ko uztailaren 05
Josune Albisu abesleari elkarrizketa
Josune Albisuk Konposatu Ditu Kantak:
«Beraien munduan sartu naiz jolasean eta dantzan»
ARGIA. Zein izan da disko hau plazaratzeko helburua eta nola egin dituzu bertan azaltzen diren kantak?
JOSUNE ALIBISU. Haurrentzako moduko kanta atseginak egin nahi nituen. Euskara bultzatzeko modua zela pentsatu nuen. Euskaraz bizitzeko eta kantatzeko materialea eskaini egin behar zaie haurrei. Guzti hau, gustora egin behar dute, baita protagonista sentitu ere. Modu honetara sormena eta irudimena lantzen dute, eta egoera desberdinak biziz, euskaraz ondo pasatzen dute.
Haur kantek atseginak izan behar dute, errazak eta martxa asko dutenak. Helburua, haurrek beraiek kantatzea delako, eta horretarako haurrentzat egokiak diren hitzak eta musika egokiak egin behar dira. Beraien munduan sartzen saiatu naiz. Gorputzaren mugimendua ere oso kontuan hartzekoa da. Animaliak ere izugarri gustatzen zaizkie, baita jolasean eta dantzan aritzea ere. Hori dena eskaintzen saiatu naiz disko honetan, haurrentzat kantatzea hori dena egitea delako. "Tximalatz" neskatoak berak ere diskoan egiten duenaren antzera.
43

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modePertsonakMusikoakALBISU1
PertsonaiazALBISU1