Su Ta Gar musika taldekoei elkarrizketa
Su Ta Gar: «Disko Hau Orohar Lehena Baino Gogorragoa Da»
ARGIA. Disko berriak lehenengo diskoaren estiloa jarraitzen al du?
SU TA GAR. Disko honen izenburua Hortzak Estuturik da 9 abestiz osatua dago. Compactean 11 abesti joango dira eta 2 abestiko single bat ere atera dugu. Estiloari dagokionez, hasieran aldaketa handia izango zela pentsatzen genuen, baina diska bukaturik ikustean ez dugu hainbesteko aldaketarik nabaritu. Uste dut nolabait gure bidea jarraitzen duela, baina desberdintasunak ere baditu. Disko honetako musika gogorragoa da. Bariatuagoa ere bada, zati gogorragoak eta lasaiagoak ditu. Guk gehiago atsegin dugu hau. Orokorrean aurrekoa baino gogorragoa da.
A. Beste taldeen abestirik sartu al duzue?
S.T.G. Ez abesti guztiak guk egin ditugu. Kanta baten hasiera Benito Lertxundirena da, 20 segunduko sarreratxo bat, baina beste guztia gurea da.
A. Denbora luzea igaro da lehen diskoa atera zenutenetik, zer dela eta izan da hau?
S.T.G. Guk disko berria egin baino lehen aurreko diskako kantak agortu nahi izan ditugu, eta zentzu horretan ez dut uste denbora gehiegi igaro denik. Entzulearentzat agian denbora luzea izan da, baina guk abestiak landu eta agortu nahi izan ditugu. Orain arte kontzertuetan ez ditugu abesti berriak jo, aurrekoekin nahikoa genuelako. Orain abesti berriekin hasiko gara. Ekaina eta uztailerako baditugu kontzertu batzuk, eta espero dugu ekainean diska ateratzean kontzertu gehiago lortzea.
Su Ta Gar taldeak ekainaren hasieran aurkeztuko du disko berria
75
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaDiskoak
GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakSU TA GAR