argia.eus
INPRIMATU
Marivi Olano
"Herri telebista erakargarria da nertakoa delako"
  • Euskal Herrian gero eta hedatuagoak daude herri telebistak, eta hauetako bat Andoainen dago. Bertan udaletxeko Marivi Olano ari da lanean aurkezle gisa, baina bere atzean hainbat ikasle ere ari dira Andoaingo Kanal On izeneko telebista hau aurrera eramateko lanean.

1992ko maiatzaren 24a

ARGIA. Zein da Andoaingo telebistaren helburu nagusia?

M. OLANO. Bertako informazioa ezagutaraztea da gure helburu nagusia. Informazio hau udaletxean egiten diren bileretatik eta baita herrian eratzen diren beste ekintzetatik etor daiteke. Zerbait berezia egin duen herriko jendea azaltzen dugu. Gure helburua jendea herrian gertatzen denari buruz informatua egotea da.

A. Nondik sortu zen telebista hau eratzeko ideia?

M.O. Andoainen zinema eta bideo eskola ezartzean udaletxeko kultur batzordearekin elkarlaguntza akordio bat lortu. Ondorioz eskolak instalazioak jartzen ditu eta udaletxeak ni jartzen nau.

A. Jendearen aldetik erantzun ona izan al du telebista honek?

M.O. Bai, nik uste jendeak telebista hau jarraitzen duela. Honen adibide da, guk egun batean udaletxeko berri bat ematen dugunean jendea horri buruz galdezka dator. Baina jendea gehien erakartzen duena bere burua edo ingurukoak telebistan ikustea da.

A. Zein da aurkitzen duzuen eragozpenik handiena?

M.O. Ikasleekin ari gara lanean eta batzutan azkarrago ibili behar gara. Ondorioz ezin dugu nahi genukeen guztia egin. Hau alde batetik; bestetik ni udaletxean nagoenez, konturatzen gara albistegiak hobe egin zitezkeela, baina daukagunarekin aritu behar gara.

A. Albistegiez gain baste gauzarik egiteko asmorik ba al duzue?

M.O. Mugatuta gaude, Kanal On eta ikasleen lanak bateratu behar ditugu eta ondorioz denbora arazo bat ere sortzen da. Ahal bagenu eztabaidak, erreportaiak eta bestelakoak egingo genituzke. Orain, adibidez, ikasle talde batek Andoainen egoten diren kirol ekintzei buruzko saio bat egiten du.