«Lehen Errepresioz Lortu Zena, Tolerantziaz Lortu Nahi Du Buesak»
1992ko maiatzaren 17a
Inaxio Agirre, euskera teknikariari elkarrizketa
Inaxio Agirre
«Lehen Errepresioz Lortu Zena, Tolerantziaz Lortu Nahi Du Buesak»
Aspaldi honetan, Inaxio Agirre tolosarrak, euskara teknikari lanetan dihardu Donostiako Udalean. Hitz jario etengabean, alde zaharreko Euskal Txokoan harrapatu eta honako entrebista egin diogu. Bertan administrazioaren euskalduntzea, erdaldunen jarrera normalkuntzarekiko, udal euskaldunen auzia eta beste hamaika kontuz hitz egin dugu.
ARGIA. Tolosaldeko lehen euskara taldeko partaidea izan zinen. Tolosaldea Berreuskaldantzeko elkartekoa. Sasoi haiek zer datarkizute burura?
INAXIO AGIRRE. Orduan horrelako gauzetarako gizarte mugimenduetan bizitasun handiagoa zegoen, eta koadrila handi bat bilduta, gauza politak egin genituen. Uste dut Euskal Herriko lehen azterketa soziolinguistikoa guk egin genuela, Iñaki Larrañagak zuzenduta; Tolosaldeko hogeitalau herriak hartu genituen, eta berrehun lagunen artean, azterketa burutu.
A. Egun, herri askotan, horrelako euskara taldeak sortu dira. Nola dakusazu fenomeno hori?
I.A. Ezinbestekoa da euskara taldeak osatzea; gizartea egituratu egin behar da, eta bertan dauden egikari sozial, ekonomiko eta bestelako guztiak euskararen normalkuntzaren bidean inplikatu. Beste gauza bat da talde horien izaerak nolakoa izan beharko duen, hori eztabaidagarria da. Baina gauza bat argi dago: normalkuntzarako sujetu ekilea eta aktiboa herria da.
A. Zein eboluzio ikusi duzu ordutik hona?
l.A. Aldaketa handia tresna teknikoei dagokiena izan da. Gu hasi ginenean gogoa besterik ez genuen, nahiz gogoak asko esan nahi duen. Edozein normalkuntza prozesu abiatu eta burutzeko. lehenengo ezinbesteko baldintza herriak normalkuntza prozesu hori nahi izatea da; nahi hori, beraz, argi eta garbi formulatu behar da–ez hemen Euskal Herrian askotan egiten den bezala, mahai azpietan eta isiltasunez-. Gogoa ez baldin badago argi esan dadila. Alderdi horretatik atzerapen moteltze bat dago.
Bestalde soziolinguistika aplikatuko tresnei dagokionez, aurrerapausoak eman dira; nik uste dut bagaudela apunte batzuk egiteko moduan plagintza sistema integral bat egitekotan. Baina plagintza onenak ere ez dauka herriaren bultzada ordezkatzerik.
A. Tolosatik Donostiako Udalera... bertako euskara teknikaria bait zara. Udalari dagokionez zer programa ari dira aurrera eramaten euskararen normalkuntzarako?
I.A. Arlo ezberdinetan horrelako ekintza eta iharduera batzuk aurrera eramaten ari gara? baina gizarte erabilera guztiak biltzen dituen erabatako plana ez dago eginda. Alde batetik, udalari begira egiten diren normalkuntza iharduerak daude, udal langileek gaitasuna lor dezaten hizkuntz eskakizunak. Bestalde, lanpostuan bertan erabilera bultzatzeko, programa bat martxan dago. Hirugarrenik, udalak hirira begira egiten dituen iharduerak daude, hiria euskalduntzeko, zentzu horretan motibapen kanpaina asko egin ditugu... baina guzti hori azken finean osatu egin behar litzateke. Programa horiek, nahiz eta erabat biribilduta ez egon, teknikoki ondo diseinatuta daude, baina gero beste gauza bat da noraino garatzen diren. Aurrera eramateko borondate politikoa baino ez da behar.
A. Donostiak euskaltzale ospea du. Zer jarrera dute donostiarrek euskararetiko?
I.A. Jarrera ezberdinak daude, bai euskaldungoaren eta bai erdaldungoaren artean. Euskaldunoi dagokigunez aldeko jarrera garbia da, normalkuntzaren aldekoa. Erdaldunen aldetik, batzuen artean, pasibotasuna ageri da, baina aurka dagoen talderik ia ez dago; aurka dagoena minoria hutsala da, errekaltzitranteak. Ezinbestekoa da Donostiako hiritarrak eta taldeak hain modan jarri den "trinkotze" prozesuan aurrera egitea, euskaldunak biltzea euskaraz bizi daitezen. Bestalde, horrekin batera, erdaldunak pasibotasun jarrera horretatik atera eta aldeko jarrera har dezaten, positibizazio jarrera bat eman behar da; biak elkartu behar dira, izan ere, trinkotze prozesua ondo burutuko bagenu eta positibizazio jarrera horiek ondo egingo bagenitu, urrats handia emango genuke. Nik uste dut zenbait jenderen aldetik trinkotzearena ez dela ondo ulertu, lehentasun osoa eman bait zaio, eta lehentasuna badu, baina horrekin batera positibizazio prozesuari ere eman behar zaio. Erdaldunen pasibotasunezko jarrerak hautsi eta positibizatu egin behar dira, eta aurkakoena neutralizatu. Azken finean, Donostia eta Euskal Herria erdaldunen laguntzarekin euskaldunduko ditugu. Gaur egun erdaldunak direnen laguntza lortzen ez baldin badugu, ez dugu mormalkuntza lortuko.
A. Euskaldunen trinkotze prozesu horren barruan, udal euskaldunen alorra garrantzitsua izango da...
I.A. Bai, noski. Trinkotze prozesuak Euskal Herrian geografikoki eta funtzionalki joan behar bait du. Alde horretatik legearen zabaltasuna beharrezkoa da, euskarari erabilera sozialaren esklusibotasuna ukatzen baldin bazaio, euskarari biziraupena ukatuko litzaiokeelako.
A. EAEko Auzitegi Nagusiak, bestalde, UGTk hizkuntz perfilen bi dekreturi eginiko errekurtsoa atzera bota du. Iazko ARGIAren urtekarian administrazioaren irlandizazioa ematen ari dela zenioen. Egoera hain larria al da?
I.A. Hori nik han esaten nuen, baina ez da nere hitza. Hori Funtzio Publikoaren lehendakariordea den Iglesiasen hitzak dira: hizkuntz perfilen programa horrekin irlandizazio prozesu bat gerta daitekeela Euskal Herrian. Nik uste dut hori garbi dagoela. Gauza asko egiten ari gara, baina motibapen, ezagupen eta erabilpen programak betetzen ez badira eguneroko administrazioko lanetan, aurreko guztiak tarteko helmugak izango dira. Helburua, azken finean, erabilera da. Esfortzu handia eskatzen duten lanak hor daude, baina egiten diren lekueetako emaitzak baldin baditugu, irlandizazio prozesuarena begi bistakoa da. Nahiz eta gauza asko egiten ari garen, euskararen normalkuntzak behar dituen gutxienekoen azpitik geratzen clira. Paradoxa hori hor dago. Hori ukatzeak euskararen normalkuntza prozesua ukatzea esan nahi du, eta irlandizazio prozesurengatik apostu egitea.
A. Hain eskasa gertatzen ari al da, hizkuntz perfilen aplikazioa?
I.A. Aplikazioa ez da beharko lukeena bezalakoa izaten ari. Halako prozesuak makroprozesuak izaten bait dira eta ez bait da erraza izaten. Baina hemen, 1982tik, nolabaiteko beherapen jarreretan gaudela dirudi... hasierako intentzio deklarapenetik aplikaziora murrizpen prozesu handi bat eman delako. Nererzat, larriena da, prozesu guzti hori ezagupenari buruzkoa dela, eta ez legeak dioen bezala, erabilpenari buruzkoa; erabilera normaltzeko dekretuak ez du erabileraz ezer xedatzen. Normalkuntzaren helburua erabilera denez, horren arabera egin beharko litzateke dena, eta malgultasunez jokatu erabilerari begira.
A. Zer behar da bada, gauzak alda daitezen?
I..A. Borondate politikoa erabakikorra da, etahori lortzeko euskal alderdi politikoen arteko adostasuna behar da, euskararen normalkuntzarako adostasuna. Baina batek ez du bestea esan nahi; bat izango litzateke alderdi politikoek euskararen gaiaren inguruan lor dezaketen hitzarmena, eta normalkuntzak behar dituen minimoen azpitik egotea. Bestea, gutxienezkoak zeintzuk diren definitu ondoren, hortik gora jokatzea izango litzateke; hau, administrazioaren aldetik. Gero hiritarren jarrera beharko litzateke, eta administrazioarekin euskaraz hitz egitea, amore eman gabe.
A. Zeintzuk dira euskararen normalkuntzarako bete belardiren minimo hoiek?
I..A. Hori ez da erraza. Batetik politikoen adostasuna behar da, gizartearena, aurrekontuetan egin beharreko makroiharduera ekonomikoena... eta gero guzti horien koordinazio eta positibizazioa. Gainera, iruditzen zait, une ezberdinetan eta tokian tokiko egoera linguistikoaren arabera ezberdinak direla minimo horiek. Ezinbestekoa egikari sozial guztiak elkartzea da, horiek definitzea, eta alor bakoitzean minimo horiek finkatzen joatea: administrazioan zer egingo den, lan munduan... zer beste guztietan. Hori nolabait finkatu ondoren, lege biburtu beharko genuke, eta lege hori guztientzat. Baina ez gero inposizio bezala har dadin, kendu zaigun zerbaiten berreskurapen bezala proposatuz baizik.
A. Ez du ematen, hala ere, adostasunerako giro egokia dagoenik. Hara bestela Buesa jaunaren deklarazioak...
I.A. Bai, dudarik gabe. Buesaren deklarazio horiek tranpa hutsa dira. Gizon horren asmoa, aurreko beste diktadore baten helburu bera litzateke. Ez du balio planteatzeak, hiritarrek dutela hizkuntza aukera egiteko erabakia, erabaki pertsonala balitz bezala. Denok dakigu desberdintasuna oinarrian dagoenean, berdintasunez jokatzea inmorala dela, ekonomian gertatzen den neoliberalismoa bezala. Buesak nahi duena, hezkuntza prozesu guztia gaztelaniaz jartzea da, eta Francoren garaian errepresioz lortu zutena orain tolerantziaz lortu. Jarrera horrek, berez euskararen desagerpena dakar. Hizkuntza elementurik sozialena da, komunikazio eta gizarte tresna; euskarari bere dimentsio soziala ukatuta, bere biziraupena ukatzen dio Buesak.
A. Zentzu borretan, ez al dago euskararen aldeko legeria berri baten premia?
I.A. Dekretuek, berez, ez dute euskara normaltzen, borondatea behar da. Baina lege bati, gutxienez, normalkuntzarako oztopagarri izan ez dadin eskatu behar zaio. Alde horretatik, legeen aldaketa edo zabalpena, beharrezkoa da.
Alberto Irazu
NORTASUN AGIRIA:
Deban jaio zen 1947an. Sei urte zituenetik Tolosan bizi da. Filologoa, bere burua soziolinguistika zaletzat jotzen du. Gustokoen dituen hiru euskal idazleak: BernandoAtxaga,J oseba Sarrionandia eta Joxemari Iturralde. Ezkondua dago eta bi seme-alaba ditu: Eneko eta Oihana. Bere denbora librean mendira joatea atsegin du. Norabaitera joaekotan, Suedia aldera edota eskimalengana joango litzateke
18-22