argia.eus
INPRIMATU
"Ez Daukagu Beldurrik, Moral Haundia Daukagu"
1992ko maiatzaren 17a
Nikolas Padrones, Ipar Euskal Herriko intsumisoari elkarrizketa
Nikolas Padrones, Ipar Euskal Herrian Atxilotu Duten Azken Intsumisoa:
"Ez Daukagu Beldurrik, Moral Haundia Daukagu"
ARGIA.Zenbat urte dituzu?
N.PADRONES. Hogeitabat.
A.Noiztik zara intsumisoa?
N.P.Iazko abenduan aurkeztu nituen agiri guztiak.
A.Zergatik zara intsumisoa?
N.P. Patxa kolektiboko partaidea naiz, eta iaz armadaren aurkako zenbait ekintza egitea erabaki genuen kolektibokoek. Kanpainaren barruan. Kanpaianren barruan kokatuko lirateke ekintza hauek, intsumisioa izanik kanpaina honen ardatza. Ustez armadari uko egiteko erarik egokiena delako.
A.Hiru gaztek hartu zenuten intsumiso deklaratzeko erabakia.
N.P.Bai. Erik-ek, "Lof"ek eta hirurok. Geure artean asko hitz egin ondoren, guk eman genuen urrats hori, Patxako partaide guztien laguntza izango genuela jakinik.
A.Aipatu dituzun bi kideak atxilotuak izan dira. Zein balorazio egiten duzu horretaz?
N.P. Bagenekien horrela izango zela. Hemen, Ipar Euskal Herrian, armadaren aurkako mugimendua hasi besterik ez da egin. Egoera ez da Hegoaldean bezelakoa. Han intsumiso gehiado daude, eta kontzientziaio maila ere desberdina da. Hemengo gazteek nahiago dute objekziorako bidea jarraitzea. Horregatik da hain garrantzitsua bide berriak jorratzea.
A.Eta aske dagoen intsumiso bakarra zu izanik, nola ikusten duzu zure egoera?
N.P. Beno, ni atxilotzera etorriko direlakoan nago. Izan ere, saiatu dira dagoeneko. Gure ibilaldi honetan parte hartzen zuen beste gazte bat atxilotu zuten, ni nintzelakoan. Jendarmeek nik belarritakoak nituela bazekiten, eta honera etorri eta belarritakoak zituen beste gazte bat atxilotu zuten. Atzo bertan, kontrol bat zegoen gure zain, eta txirringa guztiak geldiarazi ondoren, denbora luzez eduki gintuzten zain. Ni auto batean sartu eta joan ahal izan nuen. Hala ere ez dut uste berriro hutsik egingo dutenik. Asteburu hau pasatu ondoren ez banaute atxilotu neu aurkeztuko naiz jendarmerian.
A.Eta ez al dizu beldur pixka bat ematen gartzelak?
N.P.Ez. Oso ongi prestatu gara, bai ni eta bai atxiloturiko beste bi kideak ere. Moralki oso indartsu gaude, ongi mentalizaturik. Patxak martxan jarri duen kanpainaren barruan oso garrantzitsua da intsumisoak izatea.
A.Eta atxiloketaren ondoren, zer?
N.P.Beno, ez dakit hirurak gartzela berdinean egongo garen ala ez, baina lehendik erabakita daukagu gose greban jartzea, protesta gisa.
26

Gaiez\Gizartea\Soldaduzka\Itsumisioa\Presoak
Pertsonaiaz\PADRONES1