argia.eus
INPRIMATU
«Belzak batu beharra dago, EEBBeteko herririk zatikatuena da»
1992ko maiatzaren 17a
Spike Lee zinemagileari elkarrizketa
Spike Lee zinemagile beltzak Malcolm X-i buruzko filmea egin du
«Belzak batu beharra dago, EEBBeteko herririk zatikatuena da»
Lehen luzemetraiatik Ipar Amerikako beltzen egungo arazoak eta egoera azaldu ditu Spike Lee bere lanetan. Eta errealitatea agerten zuen neurrian, egunotan Los Angelesen gertatu diren matxinadak ulertzeko balio dezakete. "Liberation" egunkari frantziarrak argitaraturiko elkar hizketaren pasarteak dituzue ondorengoak.
GALDERA. Los Anguleseko gertaerak ikusirik ezinezkoa da, "Do the Right thing" zure filmea ez gogoratzea.
SPIKE LEE. Nik ez dut kristalezko bolarik. "Do the Right Thing" historian oinarriturik dago. Lehenago ere izanak ziren nik erakusten nituen gertaerok: baten bat torturatu edo hil eta libre gelditzen ziren poliziak. Gutxi gora behera hori da Los Angelesen gertatu dena. Kasu honetan, lehen aldiz, asasinatzea bideo zinta batean grabaturik dago. Mundu osoak ikusi du. Baita itsua den Stevie Wonder nire lagunak ere ikusi ahal izan du.
G. Malcolm X-ren irudia aireratzen zuten gazteak ere ikusi dira.
S. L. Sekula ez da gazte beltzen artean horren ezaguna izan. Berak esaten zuenaren beharra dago. Gertatu denaz, beltzei gertatu zaienaz, duela hogei urte baino gehiago hitz egin zuen Malcolm X-k. Sakonean ez da aldaketa gehiegirik egon EEBBetan. Administrazio demokrata pobreak laguntzen saiatu zen, baina Reagan eta Bush-i ez zaie inporta. Beraiei bost axola pobreak, emakumezkoak, homosexualak, HIESa.
G. Mintza gaitezen "Malcolm X" filmeaz. Bukaturik dago?
S. L. Errodaia urtarrilean bukatu genuen eta zirriborro bat aurkeztu genuen Los Angeles sutan zegoenean.
G. Ez duzu arazorik izan beltz masulmanekin?
S.L. Errodoia hasi aurretik Chicagon izan nintzen Louis Farrakhan 'ministroarekin' (lider beltz musulmana). Ondo joan zen dena.
G.Uste duzu Farrakhan bezalako jendea, komunitate beltzaren lider naturalak direla, Malcolm X-ren jarraitzaileak?
S.L. Ez, ez dago Malcolm X berririk. Gainera arriskutsua litzateke lider bakarra egotea, erraz desagertaraz daiteke. Mugimendua behar da, liderrekin eta atzean jende asko izango duena.
G. Zure ustez nork hil zuen Malcolm X?
S.L. Aliantza izan zen: Edgar Hoover, FBIko burua, CIA, gobernu amerikarra, New Yorkeko polizia eta Nation of Islam, Black Muslims taldea.
G- . Denek batera?
S.L. Denek zituzten arrazoi onak Malcolm X hilik ikusi nahi izateko.

Spike Lee zinema zuzendaria, Malcolm X~ fimearen errodaian.
50, 51

GaiezKulturainemaFilmeakLuzemetraia
GaiezKulturainemauzendariakLEE1
PertsonaiazLEE1