Edurne Otaegi, ETBn eguraldiaren iragarpenak egiten dituenari elkarrizketa
Edurne Otaegi: «Artzainen esanak ez nituzke alde batera utziko»
Euskadi Irratian eta Euskadi Gaztean bi urte eta erdiz lanean aritu ondoren urritik hona eguraldiaren iragarpena eskaintzen du egunero ETBn. Berarekin solasean aritu gara bere lanari buraz eta eguraldiaren inguruko beste hainbat xehetasunen gainean.
ARGIA. Zein da eguraldiaren iragarpena egiten hasi zinenean aurkitu zenuen zailtasunik nabariena?
E. OTAEGI. Hasieran zailtasunak batez ere hizkuntz aldekoak izan ziren, euskaraz ez dago erdaraz dagoen bezalako hiztegirik eguraldiaren inguruko gaietan. Horregatik galdetu eta pentsatu beharra izan nuen, baina bestelako zailtasun guztiak berehala menperatzea lortzen duzu. Mapak ikusi gabe aurkeztea zaila izan zen, baina saio batzuen ondoren ongi moldatu nintzen.
A. Orohar ematen duzuen iragarpena jandeak sinesten duala uste al duzu?
E.O. Eguraldiaren iragarpena ez da matematika bezala, ezin da beti asmatu, ziurtasun maila bat dago, baina ez osoa. Hala ere jendeak sinesten duela uste dut. Batez ere jendea eguraldi onaren zain badago eta guk e,guraldi ona iragartzen badugu konfidantza badu gugan. Hala ere jendea gehiago konturatzen da asmatzen ez duzunean.
A. Zuek satelitetik hartutako irudiak eskaintzen dituzue, baina baserritar eta artzainek ere beraien iragarpenak ematen dituzte beste bideak erabiliz. Zuk zein era uste duzu dela fidagarriagoa?
E.O. Ez nuke bata edo bestea aukeratuko, bakoitzak bere oinarriak ditu. Fidagarriagoa agian satelite bidezkoa izango da ikusi egiten duzulako zer datorren, epe laburrean bada ere. Baina ez nuke alde batera utziko artzain eta baserritarrek esaten dutena.
A. Azken boladan eguraldiaren iragarpena emakumeek egitea izaten da ohizkoa, zer deritzozu honi eta zergatik dela uste duzu?
E.O. Egia da horrela izan dela, baina besterik gabe, ez dut uste emakumeen bila ibili direnik. Aukeraketa probetan denetarik egon zen eta berdin aukera zezaketen mutil bat. Ez zait iruditzen itxura arazo bat denik, edozein mutil itxura aldetik ni adina badela uste dut.
AITZIBER YARZA
61
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazOTAEGI5
EgileezYARZA1Komunikabid