argia.eus
INPRIMATU
«Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko harremanetan Nafarroa da giltzarria»
1992ko maiatzaren 03a
Miren Egaña, Mahai Nazionaleko kide berria:
«Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko harremanetan Nafarroa da giltzarria»
ARGIA. Ipar Euskal Herriarekiko harremanen ardura duzu Mahai Nazionalean. Helburu horretarako planik pentsatua al duzue?
MIREN EGAÑA. Hego eta lpar Euskal Herriaren arteko harremanetan Nafarroa da giltzarria, hauxe bait da zatiketa politiko eta administratiboak garbien ageri dituen herrialdea. Gure irudiko, Nafarroatik bertatik lan egitea anitz inportantea da, hemen ez bait ditugu seigarren merindadearekiko loturak sekula galdu. Harremanak historikoki mantentzen dira.
A. .Nondik nora hasi behar duzue? Alderdiekiko harremana estutuko al duzue lehenik, herri mugimenduei ekingo diezue...
M. E. Lan plana diseinatzen ari naiz eta gero Mahai Nazionaleko kideei aukeztuko diet. Ezer erabaki gabe dago, beraz. Orain arte egin diren saio guztietan alderdiekin ihardun dugu. Dena den, nere ustez, eta jendea nerekin bat etorriko deka iruditzen zait, orain arec egindako lana zabaldu egin behar da. Alderdi politikoekin ezezik herri mugimenduekin ere saiatu behar dugu. Oso positiboa izango litzateke esparrua arras gehiago zabaltzea. Oztopoak anitz izan dira, aurreritzi handiak bait daude. Nolabait esateko, Ipar Euskal Herriko jendeari "Hegoalditis"a jasaten duela iruditzen zaio. Nik, naparra izaki, ederki asko ulertzen dut hori.
A. Zein da zure ustez lan horrek duen arazorik handiena?
M. E. Muga psikologikoak haustea ezinhestekoa da. Bidenabar, Ipar Euskal Herriari errespeto handia zor diogula iruditzen zait Baina zailtasunak ez nau izutzen. Gogoz hartu dut lana.
A. HBko jende asko kexu azaldu da Urrats Berri prozesuan Ipar Euskal Herria kontuan hartu ez delako...
M.E. Pozgarria izan da jende anitz afera horrekin kezkatuta ikustea. Gure militantziak, beste alderdietan ez bezala, nazio proiektua gogoan duela adierazten du horrek. Arrunt positiboa da. Maaastrichtekoa bezalakoak ikusi ondoren. HBk ez du amore eman militantziak berak adierazi duenez.
9

GaiezPolitikaEuskal HerrTaldeakAlderdiakHB
PertsonaiazEGAÑA3