argia.eus
INPRIMATU
"Industria munduan ezin dugu Kixote modura ibili"
2021eko uztailaren 19a
Angel Fernández, Seateko Formakuntza arduraduna Landaben
"Industria munduan ezin dugu Kixote modura ibili"
ARGIA.- Landabeko Seat lantegiak aurrera daraman proiektu esperimentala zertan datza?
A. FERNANDEZ.- Iruñeko proiektua lantaldean oinarritzen da eta lan zuzeneko produkzio tailerren organizazio egiturari eragiten dio. Baina sistema berri honek ez ditu langileak bakarrik eragiten. Azken finean, berrantolaketa enpresarial bat da eta lantalde hauek berrantolaketa honen azken muturra dira. Berrikuntza honek dena aldatzen du, lehendakaritzatik azken langileraino.
Seatek automatizazio handiago baten aldeko apostua egin du, inbertsio plangintzetan ere gestio zuzena aurrikusten du, zuzendaritza heren bat murriztu du, eta abar. Iruñeko proiektua beste lekuetan egiten ari diren proiektuen osagarria da, esperientzia hauen emaitzak jakin nahi ditugu, gero Martorellen dugun lantegi berri batean sistema bere osotasunean gauzatzeko. Froga piloto hauen emaitzek filosofia hau lantegi guztietara hedatzeko balio digute.
A.- Lanaren berrantolaketa honek, Japoniatatik datorren toyotismoarekin badu zerikusirik?
A.F.- Industria munduan ezin dugu Kixote modura ibili. Gaur egun dagoen lehiakortasuna, batez ere automobilaren esparruan, izugarria da. Batik bat Japoniatik datorren lehiakidetasun honek, erne egotera eta autodefentsa sistema berriak ezartzera behartzen gaitu, baina ez bakarrik autodefentsa bezala. Lehiakideen artean lehenengoak izatea dugu helburu.
A.- Beraz, esan dezakegu etorkizuna toyotismoa dela?
A.F.- Zaila da hori zehaztea. Lan antolaketa honek Japoniara eramaten gaitu baina Japonia eta Mendebaldeko egoera sozio-laborala guztiz desberdina da. Gaur egon Japoniak sistema hau baztertuko balu eta Mendebaldeko maila produktibora jaitsiko balitz, porrot egingo luke, japoniar toyotismoa eskulanaren hustirapen handienean oinarrituta dagoelako, le- hengaien faltagatik. Mendebaldeak ez du egoera hau, herrialde gehienok baliabide naturalak ditugulako eta honi dagokionez, Japoniaren gainetik gaude eta ez dugu giza hustirapena japoniarren mailara eraman behar.
31

GaiezEkonomiaIndustriaBesteak
PertsonaiazFERNANDEZ4