argia.eus
INPRIMATU
Allende Boutin: «Euskararen Presentzia Normalizatzen Ari Da Iparraldean»
2021eko uztailaren 19a
Allende Boutin: «Euskararen Presentzia Normalizatzen Ari Da Iparraldean»
Gauero, «Gaur Egun» albistegiaren «Lokalak» atalean, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako berri ematen aritzen da. Parisen jaio zen eta bertako euskal etxean euskara ikasi zuen hamazortzi urterekin.
ARGIA. Nola jorratu du ETBk Ipar Euskal Herriko hauteskundeen gaia?
A. BOUTIN. Lehen itzuli hau nahiko ongi segitu dugu, Akitaniako Kontseilurako hamaika zerrenden jarraipena eginez. Ipar Euskal Herriko hamar eskualdeetan egiten diren kantonamendu hauteskundeen hurbiltzea bigarren bueltarako utzi dugu, oso lokala bait zen. Beharbada, batez ere Hegoaldean Akitania, EAE eta Nafarroaren arteko konmenioak direla eta, Kontseilurako bozketen berri ematea esankorragoa izan zitekeen.
A. ETBko euskara ez al zaie arrotz egiten Iparraldeko ikusleei?
A.B. Ez hainbeste. Hemengo euskal irratiei esker, ikusentzuleek belarria egin samarra dute hego euskalkietara eta euskara batura. "Egunkaria" laguntza handia da, eta ez euskara aldetik bakarrik, gure informazio iturria ere bihurtu bait da. Beroni eta "Herria"ri esker, irrati desberdinei esker, Ipar Euskal Herrian euskararen presentzia normaltzen ari da.
A. Noraino iristen da ETB Ipar Euskal Herrian?
A.B. Kostaldean inongo arazarik gabe, Akitzeraino (Dax). Barnekaldea problematikoagoa, zen mendiak zirela eta. Orain arte bizilagun elkarte batek beregan hartzen zuen errepikagailu bat jartzea, Nafarroan egin den bezala; orain, aldiz, Garazi eta Baigorriko mankomunitateak jarri du dirna. Honela, duela bi astez geroztik, hamar mila lagun gehiagok ikus dezakete ETB. Lapurdi barnekaldera eta Zuberoara ez gara oraindik iritsi, baina Nafarroatik seinalea jasotzeko lanak hasiak dira aipaturiko moduan.
A. "Gaur Egun" saioaren "lokalak" atalean, informazioa bertako euskalkietan ematen da, zer deritzozu?
A.B. Arras ongi, hori hemengo jendeari errespetua erakustea dela uste dut, eta nahiz eta euskalki ez hain itxiak erabili, euskararen aberastasuna argi nabarmentzen da. Era honetan gainera kolore gehiago jasotzen du emanaldiak.
ENAUT APAOLAZA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
GaiezHizkuntzaEuskaraNormalkuntzHizkuntz poIpar EH
PertsonaiazBOUTIN1
EgileezAPAOLAZA1Komunikabid