argia.eus
INPRIMATU
Koldo Tapia: «Trikitixa Leku Urbanoetan Tokia Egiten Ari Da»
2021eko uztailaren 19a
Koldo Tapia, trikitixari buruzko programako aurkezleari elkarrizketa
Koldo Tapia: «Trikitixa Leku Urbanoetan Tokia Egiten Ari Da»
Apirilaren lehen astetik aurrera, trikitixari buruzko saio berria ikusteko aukera izango dugu ETBn. "Arin-arin", izeneko programa honek ordu erdi iraungo du, eta bertan trikitixa bera izango da protagonista nagusia. Guzti honi buruz mintzatzeko, elkar hizketa labur bat prestatu dugu Koldo Tapia saioaren aurkezlearekin.
ARGIA.Gaur egun, trikitixa tradizionaletik aparte, berrikuntzak onartzen dituen trikitixa ere badugu. Zein aukeratu duzue zuen saio berri honetarako?
K. TAPIA. Egun jotzen ari den jende guztiarena. Bestalde, trikitiaren mundu horretan mugitzen diren teknikoak, ez datoz bat trikitixaren motak kontzeptu bezala bereizterako orduan.
A. Zein ote da, zure ustez, telebistan hain trikitixa gutxi agertzearen arrazoia?
K.T. Niri ez dagokit hori erantzutea, nik ez bait dakit telebistak zein balorazio ematen dion; dena den, ikusi egin beharko da prestaturiko programa hau jendeak onartzen duen ala ez.
A. Trikitilariak euren piezak jotzen ikusteaz gain, zer gehiago eskeiniko digu zeuen programak?
K.T. Programak hiru parte izango ditu. Bata musikari dedikatua izango da, eta atal horretan trikitilariak jotzen arituko dira; bigarrenean, trikitilari bikoteei, hiruna minutuko elkar hizketa bana egingo zaie; ondoren, gonbidatuen txokoan, beste lau bat minututako elkar hizketa egingo dugu. Trikitia eta elkar hizketa dira, beraz, programaren ardatz nagusia.
A. Saio berriaren helburua trikitixa zabaltzea al da?
K.T. Horri programaren zuzendariak edo erantzun beharko lioke, beraiek jakingo dute eta zer, noIako planteamenduak dituzten Nik horretaz ezin dezaket gauza handirik esan, nik platoan gertatzen dena baino ezin dezaket azal.
A. Trkitixa baserri girokoa da, hau ona edo txarra al da beste giro batzuetan ezagutzera emateko, hirietan, adibidez?
K.T. Trikitixaren historiara jotzen baldin badugu, gauzak piska bat alderantziz dira, trikitia hirietan sartzen ari bait da lehendabiziko aldiz. Gero baserrietan kokatzen da, eta azken urteotan, besteak beste, nekazal giroko herrietan ere bai. Orain, berriz ere, trikitixa leku urbanoetan sartzen ari da.
NERE PORTILLO
69


GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
GaiezKulturaMusikaMusika tradTrikitixaBesteak
PertsonaiazTAPIA2
EgileezPORTILLO1Komunikabid