argia.eus
INPRIMATU
"Taldearentzat Izugarrizko Zerrikeria Da Disko Bat Bere Baimenik Gabe Kaleratzea"
2007ko otsailaren 21a
Roberto Moso, Zarama taldeko kantariari elkarrizketa
Roberto Moso Zarama Taldeko Kantaria:
"Taldearentzat Izugarrizko Zerrikeria Da Disko Bat Bere Baimenik Gabe Kaleratzea"
ARGIA. Iragan urtean kaleratu zen "Zaramaren erdian". zuen aurreko diskoak hiltzen dituen LPa. Zeriruditzen zaizkizu lan bildumak?
ROBERTO MOSO Taldearen adostasunaz eginda daudenan ondo daude. Taldea eta disketxea bat badatoz eta proiektuan biok elkarrekin lan egiten badute; hau da, diskoa, taldeak berak aukeratutako kantek osatzen badute eta, azken finean, taldeak nahi duen bezala egiten baldin bada, bildumak ontzat har daitezke. "Zaramaren erdian" horrela burutu genuen. Guk erabaki genituen kantak guk esan genien disketxeekoei zein argazkiak jarri eta royalltyei dagokienez ere, ados jarri ginen.
A.Hala ere, aurten LP berria Elkar disketxearekin kaleratu duzue eta handik denbora gutxira, Disco Suicidas zuen aurreko konpainiak argitaratu du lan bilduma. Salmenta aldetik ez dio disko batek besteari traba egingo?
R.M. Bai, badago konpetentziarik, baina azken finean, gure aurka joango litzateke. Eta guri ez bazaigu inporta... Taldearentzat izugarrizko zerrikeria da disko bat bere baimenik gabe kaleratzea. Taldearekin ados jarri behar da disketxea, kantak aukeratzeko garaian eta baldintzetan batez ere. Bestela taldearen lana hustiratzea da.
45

Gaiez\Kultura\Musika\Musika mode\Taldeak\ZARAMA
Pertsonaiaz\MOSO1