argia.eus
INPRIMATU
«Konpainiak Bere Kabuz Kaleratu Du Diskoa, Gurekin Kontsultatu Gabe"
2021eko uztailaren 16a
Hertzainak musika taldekoei elkarrizketa
Hertzainak-en Disko Bilduma Kaleratu Du Oihukak:
«Konpainiak Bere Kabuz Kaleratu Du Diskoa, Gurekin Kontsultatu Gabe"
A. Orain dela gutxi kaleratu du Oihuka konpainiak zuen bilduma...
HERTZAINAK, Bai, eta hasteko, ez zaigu gustatu egin duten kanten aukera. Bestalde, ez ziguten esan diskoa argitaratu behar zutenik eta kantak gurekin hitz egin gabe aukeratu dituzte. Konpainiak bere kabuz kaleratu du diskoa, gurekin kontsultatu gabe. Suposatzen da diskatxeek beren produktuekin nahi dutena egiteko eskubidea daukatela.
A. Ez zaizue ondo iruditu disko horren argitarapena...
H. Ez da gerra ere, baina ez zaigu ondo iruditu ez abisatzea ezta gure onespena ez eskatzea ere. Gure produktua denez, disko bilduma modu horretan kaleratzeak hunkitzen gaitu baina gure bidea jarraitu behar dugu. Ez da guk nahi izan dugun diskoa. Gerra zikina iruditzen zaigu; guk zuzenean grabaturiko disko bikoitza plazaratu eta eta eurek jarraian bildum kaleratu nahi izatea guztiz susmagarria da. Hala ere hitz egin ondoren lortu genuen lan honen argitarapena atzeratzea baina argi ata garbi esan genien Oihuka konpainiakoei ez geundela ados bildumak kaleratzeko jarraitzen duten politikarekin.
46

GaiezKulturaMusikaMusika modeTaldeakHERTZAINAK
PertsonaiazGARITAONAI1