argia.eus
INPRIMATU
"Disko Bati Bultzada Emateko, Beste Konpainiek Egiten Duten PromozioazBaliatzen Gara"
2021eko uztailaren 28a
Ritxi Aizpuru, Oihuka disketxeko arduradunari elkarrizketa
Ritxi Aizpuru, Oihuka Disketxeko Arduraduna:
"Disko Bati Bultzada Emateko, Beste Konpainiek Egiten Duten Promozioaz Baliatzen Gara"
ARGIA. Zeintzuk dira zuen erizpideak bilduma bat kaleratzeko garaian?
RITXI AIZPURU: Iaz argitaratu genuen lehena, Barricada taldearen "83-85 izan zen eta, taldeak Soñua konpainiarekin plazaratu zituen lehenengo bi diskoak biltzeko asmoz. Ondoren, "13" eta «Onena», Tahúres Zurdos eta Hertzainak taldeenak argitaratu genituen. Tahúres Zurdosek lehenengo bi diskoak (LP txiki bat eta LP bat) gure zigilupean plazaratu ondoren, EMI konpainiara joan ziren eta konpainia berriak emango zion bultzada baliatuz, euren bilduma kaleratzeko garai egokia hori zela uste genuen. Kontuan hartu behar da Oihukak grabatu zuela taldearen lehendabiziko diskoa eta Oihukak izan zuela diskoa plazaratzeko ausardia. Gaur egun, taldeak, milaka disko saltzen ditu eta hori baliatuz, lehen izan ziren gastuak amortizatzeko argitaratu dugu diskoa. Ez daitezen izan disketxe handiak bakarrik irabazten dutenak. Hertzainaken lanaren kasuan, hauek ere Oihukatik joan egin ziren baina bilduma plazaratzeko ideia lehendik bagenuen taldeak urte mordoska zeramatzalako eta kalean 4 LP zituelako. Baina Aketo zigiluak zuzeneko disko bikoitza maiatzean kaleratu behar zuela ikusirik, 90 urtean prest zegoen gure lana atzeratu egin genuen 91ko urrira arte, bi lanen artean tartea uzteko asmoz. Hauek dira arazoak sortu dituzten bi LPak. Aurten, bestalde, Tijuana in Blue-rena argitaratu da. Oihukan urte asko izan ondoren, Madrileko etxe batek kontratatu du taldea eta gurekin dituen 4 LPetatik hiruna kanta disko batean biltzea erabaki genuen. Ideia da, disko bati bultzada emateko beste konpainiek egiten duten promozioa baliatzea.
A. Talde bat beste disketxe batera joaten denean aurreko disketxeak bere bilduma kaleratzea ez da taldearentzat kaltegarria?
R.l. Inoiz ez. Disko hori argitaratzen bada taldeak ere irabazi egingo duela jakin behar du. Hertzainaken kasuan, kontua da Aketok kaleratu zuen diskoa Julen Agirre eta taldearen arteko produkzioa zela, baina guzti hau ikusita gure diskoaren irteera atzeratu egin genuen. Talde asko bildumen aurka daude eta normala da taldeek bilakaera izan zutenez disko zaharrekin ezer jakin nahi ez izatea. Bilduma bat talde baten aurreko lanak jendeari erakustea da. Dokumentu bat besterik ez da, lekuko bat. Disko batetik kanta bat aukeratzen bada, diskoaren orokortasuna apurtzen da. baina gauza bera gertatzen da singleak plazaratzen direnean eta singleen aurka ez da talde bat ere agertzen. Talde askok ez du ikusten, bere lehenengo diskoak konpainia batekin kaleratu ondoren, beste indartsu batera joaten direnean aurreko konpainiak bere garaian egin zuen apostua eta inbertsioa. Garai horretan disko hori zein baldintzatan argitaratu zen ikusi beharko lukete. Diskoak ez dira txurroak bezala egiten. Txurro batek 10 pezeta balio ditu baina disko batek ez. Disko bat egitea inbertsio ekonomiko handia da. Talde askok ez du diruz hitz egin nahi, baina konpainia indartsuaguetara joaten direnean zergatik joaten dira?
47

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxeOihuka
PertsonaiazAIZPURU2
GaiezKulturaMusikaArgitalpenaDisketxeak