argia.eus
INPRIMATU
"Kluben Ikuspegitik, Zaldi Mota Errentagarria Da"
2007ko otsailaren 21a
Jose Igancio Fuldain, Poney C. Euskadiko lehendakariari elkarrizketa
Jose Ignacio Fuldain, Poney C. Euskadiko Lehendakaria
"Kluben Ikuspegitik, Zaldi Mota Errentagarria Da"
ARGIA.-Duela denbora gutxi sortu da Euskadiko Poney Cluba. Zein helbururekin?
J.I.FULDAIN.-Gure elkartearen helbururik nagusiena haurrak eta poneyekin lanean aritzen diren hipika poney klubak elkartzea da. Ikasketa kriterioak batu daitezen... Zeren ezin dugu ahaztu poney klubek federazio mailan zailtasun ugari izaten dituztela. Hamasei urtez bakarrik bizi diren zalditxo hauek federatzeko arazoak ugariak dira, eta horrez gain oso mugimendu gaztea da klub hauena.
A.-Nolako maila dute euskal poney klubek?
J.I.F.-Estatu mailan elkarte indartsuena gara. Behe mailako lehiaketan sarea beste lurraldeetan baino askoz ere aurreratuagoa daukagu hemen. Klub asko daude. Batzuk lehiaketara zuzenduak. Besteak mendi ibilaldietara. Bakar batzuk pottokak hazten aritzen dira.
A.-Euskadiko elkarte honetanEAEko taldeak bakarrik daude izen emanda. Zergatik?
J.I.F.-Nafarroak ez du parte hartzen administrazio arazoengatik. Ipar Euskal Herria gure elkartearen barruan sartzeko asmotan gabiltza. Aurten dagoeneko lehiaketak eta trukeak egin behar ditugu, mugaz bestealdekoekin.
A.-Zer lan egiten dute klubek poneyen alde?
J.I.F.-Pottoka poney mota berezi bat dugu, eta kluben ikuspegitik zaldi errentagarria izaten da, bertakoa izanik merkea ateratzen zaigulako. Ez du zainketa berezirik eskatzen. Ez dugu ahaztu behar galtzear dagoela arraza hau, okeletarako zaldiekin nahasten hasi zirenetik. Guk beste erabilpen bat ematen diegu pottokei, eta beharrezkoa arraza hau mantentzea.
A.-Zenbat talde zaudete Euskadiko talde honetan?
J.I.F.-Guztira hamahiru gaude, baina gaur egun EAEn dauden poney klub guztiak dira elkarteko partaideak. Eta datorren urtean ea lortzen dugun Iparraldekoak gehitzea.
29

Gaiez\Gizartea\Ingurugiroa\Natura\Animaliak
Pertsonaiaz\FULDAIN1
Egileez\IRAZU1\Gizartea