argia.eus
INPRIMATU
"Gaia Eta Hizkuntzaren Kaltetan Lantzen Dira Literatur Teenikak"
2021eko uztailaren 23a
Paulo Iztueta idazleari elkarrizketa
Paulo Iztuetek "Orixe Eta Bere Garaia" Liburukia Argitaratu Du
"Gaia Eta Hizkuntzaren Kaltetan Lantzen Dira Literatur Teenikak"
Nikolas Ormaetxea «Orixe»ren idazlan guztiak lan mardulean argitaratu berri ditu Etor argitaletxeak. Bertan, Paulo Iztuetak beste batzuekin batera– bideraturiko bildumak Orixerenak ézezik Orexako idazleari buruz esan eta idatzitako hainbat lan ere jaso ditu. Gu lan handi honen egilea den Paulo Iztuetarekin mintzatu gara, lan guzti horren berri zehatz eman eta ateratako hainbat konklusio ere bildu ahal izateko.
ARGIA. Non datza Orixeren garrantzia?
PAULO IZTUETA. Alderdi askotatik iker daiteke Orixeren ekarpena. Gehien aipatu izan dena alderdi literarioa izan da. Alde batetik ezagunena delako, eta sorkuntza maila ere handia izan duelako literaturan. Alor desberdinak landu ditu eta, horretaz gain, hirugarren tonuan agertzen den bezala, artikuluak eta saiakeran lan egin du ere, lexikoa landu gabe zegoenean gainera. Hau Orixe berri bat da eta hor ikusten da here pentsamenduaren indar handia. Guztiz informatua agertzen da, inguruko guztia biztu eta sutan jartzeko ahalmena zeukan. Bere ideia batzuk jenialak ziren. Esate baterako, euskal gramatikari buruz hitz egiterako garaian, pentsamendu osoa, hau da, filosofia gramatikan oinarritzen dena hipotesi bezala hartzen bada, euskara gutxienez, beren jatorrizko egitura aldetik grekera eta latina adina aberatsa dela zioen. Euskarak filosofatzeko eta pentsa menduaren mundua lantzeko beste horiek hainbat gaitasun zuela ere esaten zuen. Grezian filosofia bat sortu baldin bada, zergatik ez egin euskaraz beste filosofia bat. Orixek hori esaten zuen eta gaur egun, autore modernoak gauza bera esaten dute, Chomskv-k kasu. Bere garaian ez zuen inork horrelakorik ezagutzen, bere kabuz atera zuen hori. Euskal azentuari buruzko teoria asko zeukan ere. Dudarik gabe, bazuen halako sen berezia. Herrian bizi izandakoa zen, eta oso behatzailea, beti zebilen herritarren inguruan, jaso eta jaso.
A. Nola ikasten dituzu Orixeren eta beste belaunaldien arteko harremanak?
P.l. Nabari da bere garaiko autore gehienekin dagoen urruntasuna, alde batetik, eta hurbiltasuna bestetik.
Orixerekiko agian, zenbait mailatan urruntasun handiagoa, askotan kontserbadorea zela esan delako. Hurbiltasuna ere, gaur egun, uste bait dut gaurko idazleak hasi direla jadanik Orixe irakurtzen. Jendea berarekin harremanetan baldin badago, horrek esan nahi du bide honetatik etorriko dela euskal literaturaren oparotasuna. Maila akademikoan pertsonaia hau berreskuratua dago. Laugarren tomoa ikusi besterik ez dago. Idazle praktikoen artean ere, batez ere jendea hasi denean herri literatura eta prosa gozoa egiten, badirudi, hau azken finean bere oihartzuna dela. Urruntasuna izan da, bai ideologia aldetik baita euskararen eredu aldetik ere, euskara batuaren inguruan egon den borroka horregatik. 1962tik 1992ra bitarte hogeitamar urte daude. Elkarte eta iturri berriak daude eta bide gehiago daudenez, orduko zenbait arazo gaur egun ez daude. Zientziak aurrera egin du arlo guztietan. Unibertsitatean gai asko euskaraz ematen direla ikusi besterik ez dago.
A. Gaurko literatura Formalismoan oinarritua dagoela ikusten duzu?
P.l. Bai. Gaurkoek aurrekoek baino askoz gebiago ezagutzen dituzte literatur teknikak. Baliabideak hobeto ezagutzen dituzte. Baina literaturan, kontua ez da bakarrik baliabideak ezagutzea; hizkuntza ere artea da. Jakin behar da zein mailatan, baldin eta onartzen bada hizkuntza bera ere artea dela, zein kidetasun eta oreka dagoen literatur baliabideak eta hizkuntzaren erabileraren artean.
A. Gaurko literaturan bien arteko desoreka egon daiteke...
P.l. Literaturan hiru ardatz ikusten ditut eta agian gehien jorratzen dena teknika da. Orohar, gaia eta hizkuntzaren kaltetan lantzen dira literatur teknikak.
Patxi Sarriegi
42-43

GaiezKulturaArgitalgintArgitalpenaLiburuakBesteak
GaiezKulturaLiteraturaArgitalpenaSaiakera
GaiezKulturaLiteraturaIdazleakIZTUETA1
PertsonaiazIZTUETA1
EgileezSARRIEGI1Kultura