argia.eus
INPRIMATU
Dani Etxart: «Irratigintzaren Bidez Gure Euskalkia Bultzatu Nahi Dugu»
2021eko uztailaren 19a
Dani Etxart, Zuberoako Botza irratiko lankideari elkarrizketa
Dani Etxart: «Irratigintzaren Bidez Gure Euskalkia Bultzatu Nahi Dugu»
Urte dexente da Xiberoko Botzako kideak lanean ari direla. Diru laguntza handirik gabe (eta jasotzen duenak publizitaterik ematea eragozten dio), baliapide eskasak erabiliz, eguneroko emanaldiari ekiten diote, 6.30etatik 22.00etara, lankide amateurrek osatutako sare eraginkor bati esker. Une honetan irratsaioen % 75-80a euskara egiten dute.
ARGIA. Nolako funtzionamendua du Xiberoko Botza irratiak?
D. ETXART. Irratian lanean ari garen hiru kazetariez gain, hainbat lankidek laguntzen digute herrikako informazioa hurbiltzen. Beraien ardurapean uzten dugu informazio hori eta bai eguneko emankizunaren amaiera ere. Zuberoako hogeitamabost herriren berri ematen hasiak gara. Horrela, gure herrietako gertakari nagusiak bildu ahal ditugu.
A. Beste euskal irratiekin ere badituzue harremanak.
D.E. Bai, hala da, berriak emateko orduan, goizeko saioa Gure Irratia eta Irulegi Irratiarekin batera ematen ditugu; eguerdiz, berriz, Irulegi Irratiarekin bakarrik.
A. Eta ez al dago arazorik elkar ulertzeko?
D.E. Ez da berria gai hori, baina orokorrean ez dago zailtasunik esaten denaren hariaz jabetzeko. Zuberotarrek ere manexen euskalkia ulertzen arazo bera dute. Dena den, guk zubereraz egiten jarraitzea erabaki dugu, nork bere eskualdeko hizkeraz, poliki poliki zuberera herrialde honetatik kanpo ulertua izan dadin.
A. Zer nolako entzulegoa izaten duzue?
D. E. Betidanik, konkurrentzi egoera honetan, baserri inguruko jendea izan da gure entzulearen eredua. Hala ere, kultur gertakizunak biltzeko asmotan gaudenez gero, gazteei ere hurbildu nahi diegu gure irratia.
A. Zein da mota honetaho irrati hatek duen arazorik nagusiena?
D.E. Eguneroko gaiak bilatzen aritzea. Erredakzio lan guztia hiru pertsonaren artean bakarrik banatu beharrak asko mugatzen du kalera ateratzeko aukera. Askotan, egiteko daukagunak gainditu egiten gaitu.
Festa nagusiak (maskaradak, pastoralak, kantaldiak...) asteburuetan izaten direnez gero, asteko egun guztiak ematen ditugula lanean esan daiteke.
Hala eta guztiz ere, lankidea ezezik, afizioa ere bada gure eginbeharra.
RITXI LIZARTZA
61

GaiezKomunikabidIrratiaXiberoko Bo
PertsonaiazETXART2
EgileezLIZARTZA2Komunikabid