argia.eus
INPRIMATU
Jon Andueza: «ATB Konpetenizia Bada, Baina Osagarria Ere Bai»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Arrasateko herri telebistari buruz, Jon Anduezari elkarrizketa
Jon Andueza: «ATB Konpetenizia Bada, Baina Osagarria Ere Bai»
Euskal Herrian ez dago herri telebista askorik, beste herrialdeetan duten zabalkuntza kontutan hartuz behintzat. Baina badaude, hala ere, zenbait adibide, eta aipagarrienetako bat Arrasate telebista da. ATBk urte dexente daramatza martxan eta euskara bultzatzearen arloan ere lan bikaina egiten ari da.
ARGIA. Zein eragin du ATBK Arrasateko herriarengan?
J. ANDUEZA, Hau neurtzea ez da erraza. Momentu honetan ez bait dago aukerarik jakiteko zenbat jendek ikusten duen eta zaila da, norainoko eragina duen neurtzea. Dena dela, nik uste dut ATBren kasuan behintzat eragina geroz eta handiagoa dela. Hasieran produktua ez zen oso ona eta ATB gauza folkloriko moduan ikusia zegoen. Denboraren poderioz produktua hobetzen joan da. Programazio orduak gehituta, gero eta jende gehiagok ikusten du ATB. Eragina handituz doa.
A. ATB bezalako telebistek ETB eta estatu mailako beste telebistei konpetentzia egiten dietela esaten da. Zuk zein iritzi duzu honi buruz?
J.A. Alde batetik argi dago ATB ikusten ari den norbait ezin daitekeela aldi berean beste telebista kate bat ikusten ari. Beraz, alde honetatik konpetentzia badago. Baina beste kate horien osagarria ere bagara. adibidez ETBn mundu zabalean ematen diren albisteak jaso ditzake ikusleak eta ATBn, berriz, herriko informazioa. Beste alde batetik ere osagarria da. Hainbat jende ez dago telebista euskaraz ikustera ohitua, baina ATBren hurbiltasuna dela eta, telebista ikusten hasten da. Argi dago pertsona hauek ATBren emisio orduak amaitzean beste kate batera jo dezaketela.
A. Zuk duela gutxi literatur sari bat irabazi zenuen. Zentzu honetan komunikabide idatziak ala ikusentzutekoak dituzu gustokoago?
J.A. Komunikabide idatziak eta literaturak orohar ezkutuko lanak dira, ez duzu aurpegia eman behar eta hori atsegin dut. Baina ikusentzuteko komunikabideen arloa berez gehiago atsegin dut, irudiaren freskotasuna eta erakargarritasuna dela eta.
AITZIBER YARZA

Argazkian Jon Andueza, Felix Ibargutxi, Patxiku Perurena eta Antton Olariaga.
61

GaiezKomunikabidTelebistaHerri telebATB
PertsonaiazANDUEZA2
EgileezYARZA1Komunikabid