Mattin Larzabal: «Beti borrokan gabiltza, baina negarrik gabe»


1992ko martxoaren 01an
Mattin Larzabal, Gure Irratia-ko lankideari elkarrizketa
Mattin Larzabal: «Beti borrokan gabiltza, baina negarrik gabe»
Euskara hutsez emititzen du Gure Irratiak, Ipar Euskal Herriko bakarrenetakoa. Joan den urteko abenduaren 24ean hamar urte bete zituen. Gaur egun irrati honek bizi duen egoera azaltzeko, bertan lanean urte ugari daramatzan Mattin Larzabalekin aritu gara.
ARGIA. Zein harreman duzue Iparraldeko beste irratiekin?
M. LARZABAL. Harreman oso onak ditugu. Gure Irratia Irulegi Irratia eta Zuberoko Boza duela hogei bat egun bildu ginen eta goizetan berri saio bat elkarrekin ematen hasi gara. gaiak txandakatu eta datorren lekuaren arabera bertako irratiak ematen du albistea. ,Hau Iparraldeko ohituran sartu den zerbait da. Jende asko iratzartzen da berri saio hau entzuten, Iparraldearen ikuspegi orokor batekin beraz. Hau alde batetik,: baina beste gauza asko ere elkarrekin egiten ditugu, mahainguru, pilota partiduen komentarioa eta abar. Saio mordoa egiten ditugu elkarrekin.
A. Eguneroko lanean zein da aurkitzen duzuen zailtasunik nabariena?
M.L. Batez ere animazio kontuetan goizean goiz jeikitzea eta animoa ematea. Mikrotik nolabait jendeari eguneko zereginei buru egiteko indarra biztea. Bestetik, norberak ere baditu egun onak eta egun nahiko txarrak ere, edo bezperan festa egina delako, eta honek ere eragina du. Jendeari bere errealitatea bizi behar duela ohartarazi, baina denbora berean zertxobait exotikoa eskaini behar zaio, eta horretarako medioak behar dira. Medio aldetik esan behar da gure animatzaileek ber denboran teknikari lana egiten dutela, baita telefonoa erantzun eta abar ere. Horiek mikroan hitz egiten duenari ez zaizkio sentitu behar.
A. Laguntza mailan zein egoeratan aurkitzen zarete orain?
M.L. 1985 edo 86tik Frantziako irrati libreek jasotzen duten diru laguntza jasotzen dugu estatuaren aldetik. Arazo batzuk baditugu hemengo Kontseilu Orokorrarekin, diru laguntza nahiko txikiak jasotzen bait ditugu. Gure Irratian orain arte behintzat publizitate komertzialik ez egitea erabakia genuen. Orain ere antena aldatzera behartuak gaude eta hau egiteko diru ugari behar dugu. Beti borrokan ibili beharra dugu, baina ez dugu negarrik egin behar.
AITZIBER YARZA
69

GaiezKomunikabidIrratiaHala Bedi
PertsonaiazLARZABAL1
EgileezYARZA1Komunikabid

Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irratia
2024-04-02 | ARGIA
Arrosa sareak Basaburuan egingo ditu aurtengo topaketak, Esan Erran irratiaren eskutik

Arrosa Irrati Sareak Nafarroan ospatuko du lehen aldiz komunikazio librearen aldeko eguna. Mende laurdena bete berri duen Esan Erran irrati txikian dute hitzordua, apirilaren 13an, Basaburuan. "Guretzat elkartzeko egun bat da, elkar gehiago ezagutu eta elkarlanaz... [+]


2023-11-20 | ARGIA
Hala Bediren web orria martxan da berriz ere

Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak,... [+]


2023-08-17 | Hala Bedi
Hala Bedi Irratiak 40 urte bete ditu

Hala Bedi Irratiak 40 urte bete dituela ospatu zuen abuztuaren 6an, lau hamarkada lehenago lehen irrati emisioa egin zuen egun berean.


Karmele Aranburu kazetari oriotarra hil da

Ekainaren 22an, ostegunez, hil zen kazetari oriotarra 65 urterekin, minbizi baten ondorioz. Herri Irratian egin zuen bere kazetari ibilbidea nagusiki, eta 1996 eta 2022ra arte EHUko Udako Ikastaroetako komunikazio arduraduna ere izan zen.


Eguneraketa berriak daude