argia.eus
INPRIMATU
«Kalitatea behar da ez egile ezagunen izenak»
2021eko uztailaren 23a
Txema Aranaz, Pamiela argitaletxeko arduradunari elkarrizketa
Txema Aranaz, Pamiela argitaletxeko arduraduna:
«Kalitatea behar da ez egile ezagunen izenak»
ARGIA. Errentagarria al da poesi lanak argitaratzea?
TXEMA ARANAZ. Erizpide ekonomikoak nagusitzen badira, inola ere ez, baina literatura aldetik oso interesgarria da. Hala ere, argitaletxe batek lan arrakastatsuak eta poesi liburuek ekartzen dituzten galeren artean oreka bilatzen saiatu behar du.
Arazo nagusia, ordea, irakurleari eskaintzen zaion produktuaren kalitate mailan datza: nere ustez kalitateak bakarrik axola du; egile ezagunen batena bada baina kalitaterik ematen ez badu, ez da argitaratu behar. Edozein lan argitatzeak areagotu du liburugintzak jasaten duen krisia. Urte betean. Estatu mailan, 40.000 titulu inguru argitaratzen dira; gehiegikeria da horren gutxi irakurtzen duen herri hatean. Literatur erizpideak ez daude garbi eta ez da aukeraketarik egiten.
A. Zein da, bada, arazo nagusia?
T.A. Literaturatik kanpoko arrazoiei begira funtzionatzen du liburugintzak. Eta benetako arazoa –egileari jaramonik egin gabe kalitatezko lanak bakarrik argitaratzea, merkatu kontuak aintzakotzat hartu gabe–planteiatzen ez den bitartean, ez zaio konponbiderik emango. Irakurleak, bestalde, ez du ez ezagutu zer irakurri erabakitzeko erizpiderik eman diezaiokeen heziketarik.
A. Argitaletxeak behar al du kalitate kritikorik?
T.A. Derrigorrezkoa du, baina goian aipatu arazoan geu ere bagara errudun. Aukeraketa ez da egiten liburuaren litetaratur mailaren arabera. Soldatak justifikatu behar diren neurrian, ia edozein bide da baliagarri. Egoera hori ezin izango da luzaro jasan.
A. Zein da soluziobidea?
T.A. Gure kasuan, azpiegitura txikia mantentzen saiatu gara, ia artisau lana eginez, soldata askotarako dirua lortu beharraren loturatik ihesi, edozer argitaratzeko eskuak libre izan ditzagun. Egia da titulu ezagun eta errentagarriak ere tartekatu behar ditugula, baina hori iruditzen zaigu soluzio baharra. Era berean, erakunde publikoek eman ditzaketen dirulaguntzen araberako funtzionamendua ez izaten saiatu gara. Gure ustez, dirua musutruk eman beharrean, liburu-produkzioaren zati handi but erosi behar lukete.
A. Zein ikuspegi duzu euskal poesiaren etorkizunaz?
T.A. Ilun samar ikusten dut etorkizuna. Poeta gazteek berek ere ez dituzte behar bezala mamitzen poeta klasikoen aportazioak, ez dute behar adina irakurtzen. Baina, orohar, euskal poesiagintzaren egoera Estatu espainiarrekoarena baino osasuntsuagoa da; kopuru beretsuak saltzen dituzte euskarazko argitalpenek eta Estatu mailako espainierazkoek. Euskal Herrian eragin handia du ikastetxe eta gau eskoletako kontsumoak, baina hala ere ezin gaitezke kexu ager.
43

GaiezKulturaArgitalgintArgiteletxePamiela
PertsonaiazARANAZ1