argia.eus
INPRIMATU
Joxe Ramon Zubimendi: «Irratinobelaren arrakasta euskararen erabilerandatza»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Joxe Ramon Zubimendi, irratinobelako zuzendariari elkarrizketa
Joxe Ramon Zubimendi: «Irratinobelaren arrakasta euskararen erabileran datza»
Euskadi Irratiak otsailaren 10etik 23ra bitartean eguerdiko 12.30etan (22.00etan errepikapena) Jose Antonio Loidiren «Hamabost egun Urgainen» nobelaren irratirako egokitzea eskaini du. «Antzoki iluna» sallaren barneko irratinobela honen egokitze eta aktoreen zuzentze lanetan ibili da Joxe Ramon. Arlo honetan eginiko bigarren saioa da hau beretzat.
ARGIA. Zergatik aukeratu zenuten "Hamabost urte Urgainen" nobela?
J.R. ZUBIMENDI. Nobela honek bi alde on ditu literaturtasun aldetik. Batetik nobela poliziako bezala oso polita da alde askotatik. Badu misterio bat istorio guztian zehar garatzen dena, baina uste ez bezelako bukaera du, polita eta atsegina. Irakurtzeko ere oso atsegina da eta nobela, bezala oso ongi antolatua dago.
Bestetik euskara maila oso politekoa da, jendeari aditzera emateko oso egokia. Oso herrikoia da zentzu zabalean, erabiltzen diren hizkuntz formak oso zabalak dira, eta ate bat irekitzen du interpretaziorako.
A. Irratinobela eta nobelaren artean lotura ona ematen dela uste al duzu?
J.R.Z. Lotura baino areago esango nuke: gidoia egokitzerakoan nobela ahal den heinean bere horretan uzten saiatu naiz. Behar den egokipena egiten dut, baina betiere egilearen eskua bertan garbi ikusten delarik. Egilearen estiloari lotuta egiten dut egokiena. Kasu honetan zailtasunik handiena izan da nobelan gerora kontalaria izango denak egundoko zama duela, eta hau ez da egokia irrati nobelarako.
A.lrratinobela honek eta baita aurrerago Atxagaren lanarekin egindakoak, zein ekarpen dakarzkie euskal irratigintza eta literaturari?
J.R.Z. Batez ere lan literarioak dramatizatzeko aukera. Jendeari aditzera ematea hemengo literatur lanen balioa, oraintsu arte euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez bait da egon. Bestetik, honen bidez euskara bizia literatur lanetan eta dramatizazioan nola erabili beharko litzatekeen agertzen da. Nere ustez arrakastaren giltza hortxe dago, euskararen erabileran hain zuzen.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidIrratiaEuskadi irrSaioak
PertsonaiazUBIMENDI1
EgileezYARZA1Komunikabid