argia.eus
INPRIMATU
«Lehen zer gertatzen zen jakiteko irrika handiagoa zegoen eta bertsoaren bitartez egiten zen»
2021eko uztailaren 19a
Imanol Lazkano Euskal Herriko Bertsolari Elkarteko lehendakaria:
«Lehen zer gertatzen zen jakiteko irrika handiagoa zegoen eta bertsoaren bitartez egiten zen»
ARGIA. Nola ikusten duzu bertso paperek izan duen bilakaera?
I. LAZKANO, Lehen, egunkariaren lana egiten zuten eta gaur egun, bertso paperekin nabarmentzeko lehiaketetan parte hartu behar da nahitanahiez. Badirudi batzuek lehiaketa bihurtu nahi dutela bertsolaritza osoa, bai paperetakoa, bai bapatekoa. Neri hori ez zait batere ondo iruditzen. Bertsolaritza beste zerbait da. Paperen kasuan ez da oso erraza lehiaketarik gabe nabarmentzen, ez bait dago bertsoak erakusteko biderik. Jendea ez dago ohituta lehen bezala bertsoak erosi eta buruz ikasten. Zoritxarrez, lehiaketa ez bada, bertso paperak ez dauka beste irtenbiderik.
A. Zaila da garai bateko eragina berreskuratzea...
I.L. Bai. Gogoratzen naiz ni txikia nintzela, igande goizetan meza ondoren, pertsona batek lehendabizi bertsoak kantatu eta gero hamar bat zentimotan saltzen zituela. Jendeak denbora zuenean, behiak zaintzen, bazkal edo siesta ostean, irakurri eta grazia piska bat baldin bazuten buruz ikasten zituzten. Informazio gisa erabiltzen ziren, non zer gertatzen zen jakiteko: ezkontza galdu edo zorigaitzen bat... Jendeak gaur, gauza guzti horiez jabetzeko egunkariak, irratiak eta telebista dauzka. Garaiak aldatu dira, era ezberdinean bizi gara. Batetik jendeak irakurtzeko betarik ez dauka eta bestetik, lehen, gertatzen zena jakiteko irrika handiagoa zegoen eta bertsoaren bidez egiten zen.
47

GaiezKulturaBertsolaritBesteak
GaiezKulturaBertsolaritElkarteakBertsozalee
PertsonaiazLAZKANO1