argia.eus
INPRIMATU
"ETBk bere buruaz arduratu behar du, ez besteenaz"
2021eko uztailaren 16a
Amatiñorekin ETB eta herri telebistei buruz
L.A. Aranbarri "Amatiño", ETBko zuzendaria:
"ETBk bere buruaz arduratu behar du, ez besteenaz"
ARGIA. Zer deritzo ETBk herri telebistei buruz?
AMATIÑO, Nik esango nuke Euskal 'I'elebistak ez duela horretaz iritzirik. Euskal Telebista erakunde publikoa da eta, erakunde gisa, ez dagokio beste telebistez interpretaziorik egitea. Euskal Telebistak badaki nola sortu zen, zein araudiri zor dion bizitza, zeintzu diren bere funtzioak, zein da bere lan esparrua, eta abar. Bere buruaz arduratu behar du eta ez besteen buruaz.
Bestetik, profesional moduan nere ustez herri informazioak badu garrantzirik. Badu irratian, prentsan ere bai, eta zergatik ez du izango telebistan? Oraingoz, ez da ikusten sistema hori guztiz hedatuta dagoenik, euskal unibertsoan diot, baina zenbait esperientzia badira.
Euskal Telebistak bestalde, badu nazio mailako funtzio bat; eta badu ere, epe laburrera, herrialdez herrialdeko informazioaz arduratzeko asmoa. Hala ere oraingoz behintzat, ez dut uste Euskal Telebistak udal mailako informazioari erantzun zuzena eman ahal izango dionik ezta epe luzera ere.
A. Orduan, ez dago konpetentziarik ETB eta herri telebisten artean?
A. Nik uste dut edozein komunikabide dela besteen konpetente eta konkurrente. Arrasate Telebista ikusten ari den ikusentzule batek, nekez ikus dezake Euskal Telebista. Beraz konpetentzia badago.
A. Neurtu duzue herri telebistek Euskal Telebistari kentzen dioten audientzia kopurua? edo oraingoz, ez zarete horretaz kezkatu?
A. Nik ez dakit etorkizunaz kezkatu behar dugun ere. Gu ez gara enpresa komertziala. Guk zerbitzu publiLo bat eskaini nahi dugu eta, noski? ez dugu uste inondik ere udal mailako telebista batek, zerbitzu publikoaren bokaziorik baldin badu, gu arduratzeko hainbat izan behar denik. Beste kontu bat izango litzateke, telebista komertziala balitz. Gauzak datozen bezala hartu behar dira eta udal telebista nagusitzen bada Euskal Herriaren onerako izan dadila.
A. Badirudi, herri telebistak teknologiaren demokratizazioaren ondorioa direla.
A. Teknologiaren demokratizazioa hitz polita da, baina nik uste dut denak teknologiaren demokratizazioaren ispilua direla. Ezin dezakegu inondik ere pentsatu, orain arteko teknologia demokrata izan ez denik. Orain, berriz, badirudi teknologiaren demokratizazioa herri edo udal mailan sortzen den unean gauzatu dela. Udal telebista telebistarik hurbilena da, baina teknologiaren demokratizazioa, zentzu hertsian, biztanle bakoitzak bere telebista izango
31

GaiezKomunikabidTelebistaETBuzendariak
PertsonaiazARANBERRI1