argia.eus
INPRIMATU
Maren Beobide: «Kamara aurrean jartzea ez nuen inoiz pentsatu»
Aitziber Yarza 2021eko uztailaren 19a
Maren Beobiderekin "H2 Rock" saioaz
Maren Beobide: «Kamara aurrean jartzea ez nuen inoiz pentsatu»
Duela 4 bat urte hasi zen Maren ETBn lanean, baina telebistarekin aurreragotik bazuen harremana. Operadore moduan aritu zen lanean, halabeharrez «H2 Rock» saioa aurkeztea suertatu zitzaion arte. Saioaren atal berriei buruz eta bere aurkezle lanari buruz badu zeresanik.
A.- Zuen saioaren atal berriak egiten basi zarete. Izango al dute hauek aurrekoekin aldenduz desberdintasunik?
M. BEOBIDE. Oraingoan surf gutxiago emango dugu eta mountain bike, eskalada, trabesia eta horrelako kiroletan oinarrituko gara. Bestetik desafio berriak ere antolatzen hasiak gara, norbaitek guk proposatukoa lortuko duelakoan, orain arteko funikularraren froga inork ez bait du gainditu. Saioan beste atal bat motorrari dagokiona izango da, eta dekoratuan gaur egungo igluaz gain tailer bat ere izango da.
ARGIA.Nolatan hasi zinen zu "H2 Rock" saioa aurkezten?
M.B. Esan dezakegu txantxa baten ondorioz izan zela. Zuzendariari saioaren prototipoa emateko eskatu zioten eta momentu horretan inor ez zegoenez nik aurkeztu nuen hau, gero benetako saiorako beste pertsona bat bilatuko genuelakoan. Baina saioa zegoen bezela atsegin zitzaien ETBkoei, eta onartu zuten, ezinezkoa izan zitzaidan atzera botatzea. Ez nuen inoiz pentsatu kamara baten aurrean jartzea.
ARGIA. Nondik lortzen dituzue saioan azaltzen diren bideo eta erreportaiak?
M.B. Batzuk ETBra iristen diren irudiak dira beste batzuk erosketa departamentuak lortzen ditu guk eskatuta, baina gehienak, %80a edo, hemengoak dira, guk eginak. Honen bidez azaldu nahi dugu hemen badaudela gauza on eta politak egiteko.
ARGIA. Zein da saioa egiterakoan gehien harritu zaituen pertsonaia?
M.B.Gehien harritu nauena jendearen jokaera izan da: jendea prest dago telebistan ateratzeko. Jende oso jatorra aurkitu dugu saioa egiterakoan. Bestetik pertsonaia bezala oso harrigarri iruditu zitzaidan bere burua drakulatzat duen galiziar baten kasua.
ARGIA. .Saioa amaitzen denean beste zerbait egiteko asmoa al duzu?
M.B. Oraingoz saio honek denbora luzez irautea nahiko nuke. Hala ere aurkezle izatea ez da etorkizunerako nahi dudan bakarra, ikasteko oso ongi datorkit, baina nere helburua ez da pantaila aurrean azaltzea.
AITZIBER YARZA
61

GaiezKomunikabidTelebistaETBSaioak
GaiezKomunikabidTelebistaETBAurkezleak
PertsonaiazBEOBIDE2
EgileezYARZA1Komunikabid