argia.eus
INPRIMATU
«Han eratu dugu gure bizitza osoa»
1992ko urtarrilaren 26a
Francisca Domingo, Georgiatik Euskal Herrira herriratua
«Han eratu dugu gure bizitza osoa»
ARGIA. Noiz heldu zinen Moscura?
F. DOMINGO. 1937ko uztailaren 18an, nere ahizpekin. Bostak ni baino gaxteagoak ziren eta nik 13 urte nituen. Nere aita gerra zibilean hil zen eta nere amak ezin zuen denentzat elikagairik lortu. Bertan, Moscun; ume euskaldunentzat eraikitako etxe batean bizi ginen bigarren guda mundiala heldu arte. Orduan, Tbilisira eraman gintuzten eta ordutik gaur egun arte han bizi izan naiz.
A. Bizitza osoa ia ia...
F.D. Bai. Bertan georgiar batekin ezkondu nintzen 1942an eta nere bizitza osoa eratu nuen. Nere seme-alabak bertakoak dira lagunak, denak.
A. Eta orduan zergatik bueltatu zara?
F.D. Hau delako nere herria. Oporretan beti etorri naiz hona eta nere benetako sustraiak hemen daude. Bestetik, nere senarra duela 16 urte hil zen eta agian berak bizirik iraungo balu Georgian egongo nintzateke baina ez da horrela eta bueltatzeko erabakia hartu dut.
A. Dena den, zure seme.alabek Georgian jarraitzen dute...
F. D. Bai eta oso kezkatuta nago. Joan den astean Moskuko lagun batzuek deitu zuten Tbilisira eta ondo zeudela esan zidaten baina nik euren ahotsak entzun arte ez dut sinestuko.
A. Zer gertatu da Georgian?
F.D. Ba egia esan, ez dut ulertzen zer gertatu den. Ni hemen nengoela gertatu da dena eta telebistatik ikusi dut. Ez dakit zer esan... Georgiarrak oso pertsona bihotz onekoak, atsegin eta maitagartiak dira. Baina Osetiak eta barne arazo politikoek eragin dute egoera. Georgiarrek errusiar parte hartze rmilitarrari botatzen diote gaitz guztien errua eta errusiarren aurkako jarrera hedatu da. Ertusiar familia askok alde egin dute Georgiatik.
A. Euskaldun asko daude Georgian?
F.D. Bai. Ni zenbait familia ezagutzen ditut. Donostiakoak, bilbotarrak , eibartarrak... hainbat.
. Eta haiek Euskal Herrira bueltatuko dira?
F.D. Ez dakit. Han eratu dugu gure bizitza osoa eta zaila da erabaki hori hartzea. Familia han daukate baina beste batzuengan antzematen da bueltatzeko gogoa.
A. Georgiarrek badute beren hizkuntzarekiko kontzientziarik?
F.D. Bai, nere senarra georgiarra zen eta georgieraz hitz egiten zuen. Georgiarrek badute horren konszientzia eta askotan hitz egiten da horretaz.
24

GaiezPolitikaNazioarteaEstatuak/NaGEORGIA
PertsonaiazDOMINGO2